Soilik bilbotarrek 'Ilun' izeneko lehenengo diskoa plazaratu dabe

Bizkaie! 2008-05-20 18:09   Musikea

'Berbek definiduten dabe zelako musikea egiten dogun. Berbak eta musika estiloa bide beretik joan behar dira eta gure berbak tristeak, malenkoniatsuak, mistikoak dira, gure musikea legez', azaldu dabe taldekideek.

Conflict Noise taldeko kideek emon eutsien hasierea 'Soilik' taldeari 2002an, baina oraindino izenik barik. Javi (bateria), Jon (bajua) eta Ortzi (gitarrea) 'Soilik' izango zanaren arimearen bila hasi ziran lokalean, Bilbon. 2004ko amaieran Miriam taldekide barria sartu zan ahotsean eta orduan hartu zituan izana eta izena taldeak. Ordutik, lehenengo diskoa preparetan ibili dira eta 'Ilun' izenburupean aurkeztu dabe Baga-biga diskoetxeagaz.

'Berbek definiduten dabe zelako musikea egiten dogun. Berbak eta musika estiloa bide beretik joan behar dira eta gure berbak tristeak, malenkoniatsuak, mistikoak dira, gure musikea legez', azaldu dabe taldekideek. Diskoaren portadea izenburuagaz bat dator eta baltz-baltza da. Barruan, estilo gotikoa gogorarazoten daben doinuak entzun daitekez, zehaztu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. 'Kanta luzeak dira eta gai tristeak jorratzen ditue', ganeratu dau.

Lehenengo lan honetan zortzi kanta batzen dira, 'gehienak luzetxuak, bost edo sei minutukoak', Aizpururen esanetan. Tartean, berba bako bat be badago, 'Ilun' izenekoa, 'letrarik izan ez arren, diskoaren nortasuna laburbiltzen dauen kantea: iluntasuna, tristurea...'.

Diskoa 2007ko neguan grabau eben Aulestiko Altatxune estudioan, Txortx eta Iñigo Etxebarrieta teknikarien gidaritzapean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu