'Patata' eskulturea betiko lekuan geratuko da
2008-05-22 14:23Amorebieta-Etxanoko Udalak ezin izango dau 'Patata' legez ezagutzen dan eskulturea lekuz mobidu. Epaileak Andrés Nagel eskultoreak Udalari jarritako helegitea onartu dau, kontratu batek eskulturea lekuz aldatzea galarazoten dauela kontuan izanda.
Amorebieta-Etxanoko Udalak ezin izango dau 'Patata' legez ezagutzen dan eskulturea lekuz mobidu. Epaileak Andrés Nagel eskultoreak Udalari jarritako helegitea onartu dau, kontratu batek eskulturea lekuz aldatzea galarazoten dauela kontuan izanda.
Aurreko alkateak eskultura bat eskatu eutson artisteari herriaren erdiguneko biribilgunean jarteko. Horretarako, kontratu bat sinatu eben 2008ko urriaren 31n eta, bertan, eskulturea egiteko eskaereaz gan, obrea jarteko leku zehatz bat be adostu eben. Orain, Udalak ingurune hori barriztau gura dau eta, horretarako, 'Patata' ezizenez ezagutzen dan eskulturea lekuz aldatu. Artisteak, horren aurrean, salaketea jarri dau.
Epailearen esanetan, Jaubetza Intelektualaren legeak ez dau berenberegi arautzen obrea lekuz ezin dala aldatu, baina sinatutako kontratuak bai, beraz, azken emoitza Nagelen aldekoa da.
Udalak ez dau errekursoa jarriko
Udalak ez du epaiaren kontrako errekursorik jarriko, 'planean bermatuta dagoalako hiru bat urtean eskulturea mobiduteko aukerea egongo dala, interes publikoa egotekotan'. Plan horrek herriaren erdialdea oinezkoentzat egokitzea aurreikusten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!