Hizkuntzak eta Immigrazinoa II. Kongresua Bilbon

Bizkaie! 2008-05-21 12:25   Euskerea berbagai

2007an zehar, Ikuspegi eta UNESCO Etxeak egun Euskal Herrian immigrazinoaren ondorioz berba egiten diran hizkuntzei buruzko ikerketea egin dabe. Ikerketak 100 hizkuntza identifikau ditu, eta hizkuntza-aniztasun horren inguruko datuak aurkeztuko ditue Kongresuan.

Ikuspegik, Immigrazinoaren Euskal Behatokiak eta UNESCO Etxeak Hizkuntzak eta Immigrazinoa II. Kongresua antolatu dabe. Hitzordua datorren barikuan, maiatzaren 23an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

2007. urtean zehar, Ikuspegi eta UNESCO Etxeak egun Euskal Herrian immigrazinoaren ondorioz berba egiten diran hizkuntzei buruzko ikerketea egin dabe. Ikerketak 100 hizkuntza identifikau ditu, eta hizkuntza-aniztasun horren inguruko datuak aurkeztuko ditue Kongresuan, beren-beregi horretarako preparautako argitalpenagaz batera. Era berean, nazinoarteko zein bertoko gaian adituak batuko dira.

Sarrerea librea izango da baina baieztapena nahitaezkotzat jo dabe antolatzaileek.


Egitaraua

8:45:Parte-hartzaileei harrerea.

9:00: Berba instituzionala. Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Immigrazino Zuzendaria + Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

9:30: ‘Euskal Herriko immigrazino hizkuntzak aurkitzen’. Belen Uranga (UNESCO Etxea) + Xabier Aierdi (IKUSPEGI).

10:30: ‘Dealing with new multilingualism in Europe: Educational responses to increasing linguistic diversity’. Guus Extra, Van Tilburg Unibersidadea (Holanda).

11:30:Atsedena.

12:00: ‘El Caballo de Troya de la cultura escolar. De quién, qué se dice y cómo en las instituciones escolares’. Jurjo Torres Santomé, A Coruñako Unibersidadea.

13:00: ‘Immigrazinoa Euskal Autonomi Erkidegoan, akulturazino teori psikosozialaren ikuspegitik’. Marijose Azurmendi, EHU-UPV.

14:00: Bazkaria.

15:30: Mahai-ingurua: ‘Lenguas de inmigración y de acogida: experiencias de identidad’. Xabier Zabalo, Ellacuria Alkartea; Latif Jatabi, itzultzailea eta AZRAFeko kidea; Oana Tampanarius, Danubius Alkarte Errumaniarreko lehendakaria.

16:30: ‘Percepciones y actitudes de la población vasca ante la diversidad cultural y de la población extranjera’. María Silvestre, Deustuko Unibersidadeko Soziologia eta Politika Zientzien Fakultadeko dekanoa; Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI -UPV-EHU.

17:30: ‘Accueil et intégration des jeunes d'origine étrangère en Suisse: quelle place pour une reconnaissance et une valorisation de la langue d'origine des élèves’. Michel Nicolet, IRDP Suitza.

18:30: ‘Estrategias de convivencia entre lenguas de inmigración y lenguas minorizadas’. Carme Junyent, Grup d´Estudi de Llengües Amenaçades Bartzelonako Unibersidadea.


Izen-emoteak:

UNESCO ETXEA
Urkixo Zumardia 60, nag. esk.
48011 Bilbo

Telefono: 94 427 64 32
info@unescoeh.org
info@ikuspegi.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu