Vendee Globe estropadea buruan, Pakea Bizkaiak bertan behera itxi dau Transat Artemis

Bizkaie! 2008-05-19 15:38   Euskaldunak munduan

Apur bat triste, baina erabagi zuzena hartu dabela pentsaurik, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), lurreko taldeagaz kontsultau ondoren, atzo azken orduan Bilborantz abiatu zan.

Atzo, domeka arratsaldean Unai Basurkok, talde guztiagaz berba egin ondoren, etxerako bidea hartzea erabagi eban. Datozen egunetarako iragarritako eguraldi txarrak, proiektuko helbururik garrantzitsuena (udagoinean abiatuko dan Vende Globe) arriskuan jarriko leukela eretxita, Plymouth eta Boston arteko estropadea bertan behera ixtea onena da taldearen esanetan.

Pakea Bizkaiak errendimendu ona atara dau estropadana egindako 1.500 miliatan, eta datorren Vendée Globerako (Mundu bira, bakarrik eta eskalarik barik) klasifiketako balio deutso.

Apur bat triste, baina erabagi zuzena hartu dabela pentsaurik, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), lurreko taldeagaz kontsultau ondoren, atzo azken orduan Bilborantz abiatu zan. Hemetik aurrera, Vendée Globera ahalik eta ondoen heltzeko lanean jarraitzea da asmoa.

‘Estropada honetan parte hartzearen helburua ontziaren aldaketak eta hobekuntzak probetea zan eta arrakasta handiz egin dogu lan hori, baita nabigatzekoa be, beste hainbat hobekuntza egiteko’ inoan Portugaleteko skipperrak Getxora heltzeko eta proiektuan lanean jarraitzeko gogotsu.

‘Ezin dogu ahaztu gure helburu garrantzitsuena datorren Vendée-a (Mundu bira, bakarrik eta eskalarik barik) dala eta horregaitik, datozen egunetan espero diran baldintza meteorologiko gogorrak kontuan hartuta eta gure proiektua arriskuan jarriko leuken arazo larriren bat (zeozer apurtzea, ezbeharren bat...) ebitetako, hobe da etxera bueltetea’.

Azkenik Unai Basurkok, eskerrak eta animoak emon gura izan deutsez antolakuntzeari, zaletuei eta lehiakideei: ‘jarraitu gaituen eta Pakea Bizkaia proiektua jarraitzen daben guztien laguntzinoa eskertu gura geunke; baita Plymouth-en izandako harrera eta estropadako antolakuntzako tratua; gainera, parte-hartzaile guztiei haize onak eta Bostonera ondo heltzea opa deutset’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu