Euskaltzaindiak ‘Euskera’ agerkaria barriztau dau

Bizkaie! 2008-05-20 14:49   Euskerea berbagai
Aro barriaren lehen zenbakiaren gai nagusia ‘Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua’ liburua da eta aste honetan aurkeztuko da

Hemendik aurrera, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero-urtero. Horreetatik bik -lehenengoak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa batuko ditue. Bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta liburu aitamenak jasoko ditu berenberegi.

Hemendik aurrera, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratuko dira urtero-urtero. Horreetatik bik -lehenengoak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa batuko ditue. Bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta liburu aitamenak jasoko ditu berenberegi. Izan be, Euskaltzaindiak bere agerkari ofiziala barriztau dau, eta egokitu, eduki barriak eskaintzeko asmoz. Kontuak kontu, euskaltzainek eta Euskaltzaindiak antolaturiko ekitaldietan parte hartzen dabenek ez eze, euskalgintzearen munduan dabilzanek be Euskeran argitaratu ahal izango ditue euren lanak.

Euskera agerkariaren etapa barri honi hasierea emoteko, ‘Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. Mendeko euskal narratibaren testuinguruan’ izeneko liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak. Liburua Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren etapa barriaren lehen zenbakia da eta datorren barikuan, hilak 23, aurkeztuko da, Donostian. Bertan, ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberria argitaratu zaneko 50. urteurrenaren harian, Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ omendu gura izan dau Euskaltzaindiak.


Aro barria, edukin barriak

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik argitaratzen da, nahiz eta urte honeetan guztietan zehar bi eten izan dituan: 1938tik 1952ra, batetik, eta 1954tik 1955ra bitartean, bestetik. Historikoki, Akademiaren lanak eta agiriak jaso ditu eta, oro har, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

Hemendik aurrera, ostera, bestelako lanak be publikauko dira bertan: Euskaltzaindiaren intereseko jakintza esparruetako ikerketa-artikuluak, liburu-aitamenak eta antzekoak, hain zuzen. Ondokoak dira Euskera agerkarian jorra daitekezan zenbait gai: Euskal Filologia, Hizkuntzalaritzea Orokorra, Gramatika, Dialektologia, Lexikografia / Lexikologia, Literaturea, Toponimia / Onomastikea, Fonetika eta Fonologia, Semantika eta Pragmatikea, Hizkuntzaren Historia, Hizkuntzearen Normatibizazinoa, Hizkuntzearen Normalizazinoa, Soziolinguistikea, Teknologia barriak eta Hizkuntzea, Iurilinguistikea eta Hizkuntza-zuzenbidea, Itzulpengintzea, Zientzia-arlo desbardinetako euskera teknikoak... Oro har, aintzat hartuko dira beste hainbat esparrutako diziplinak, euskereagaz zerikusirik daben neurrian.

Bi muetako testuak argitaratuko dira: ikerketa-artikuluak eta liburu-aitamenak. Ikerketa-artikuluek 30.000 eta 60.000 karaktere bitarteko luzerea izango dabe, eta erreseinak, barriz, hiru orrialdekoak (6.000 karaktere) edo 5 orrialdekoak (10.000 karaktere) izango dira. Testuak honako helbidera bialduko dira:

Euskaltzaindia / R.A.L.V. / A.L.B.
Argitalpen Burua
Plaza Barria, 5
48005 Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu