'Radiohead: The Best Of': bagilaren 3an salgai

Bizkaie! 2008-05-19 18:13   Musikea

Radiohead taldearen antologia lau euskarritan jarriko da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxaren lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan eta 21 musika-bideo dituan DVDan.

Bagilaren 3an Radiohead: The Best Of argitaratuko da, boskote britainiarraren lehenengo antologia. Diskoak Parlophone Records produktora-etxearentzat lan egin daben 12 urtean argitaratu dituen abestirik garrantzitsuenak batuko ditu.

Single nabarmenenak, orain arteko lanetako abesti nagusienak eta zuzeneko hainbat kanta batu ditu Radiohead bandeak bilduma horretan. Radiohead: The Best Of lana honako lau formatu honeetan izango da salgai: 16 kantako CDan, 29 kanta izango dituan CD bikotxa lujozko edizinoan, binilozko lau LPtan edota 21 musika-bideo dituan DVDan.

Bideoklip horreek Jonathan Glazer, Michel Gondry, Jamie Traves edota Sophie Muller lako egileek zuzendu ditue.

Talde britainiarra 1980ko hamarkadearen erdialdean eratu zan Oxforden eta Parlophone Records etxeagaz egondako hamabi urteetan 25 miloe disko baino gehiago saldu ditu. Ganera, taldearen Ok Computer eta The Bends izeneko diskoak Erresuma Batuan inoiz plazaratu diran bost onenen artean dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu