Leioako Umore Azokan, 12 konpainia euskaldunetatik erdiak ikuskizuna estreinauko dau

Bizkaie! 2008-05-20 15:47   Kulturea

Bizkaie!-n aurreratu genduan legez, Leioan maiatzaren 22tik 25era egingo dan azokan, danetara, 47 konpainia izango dira, horreetatik 12 euskaldunak.

Leioako Umore Azokea estreinetako egun bi falta diranean, bertan parte hartuko daben euskal taldeen aurkezpen ekitaldia egin dabe gaur Bilbon. Bertan izan dira, besteak beste, azokearen zuzendari Alberto García eta Leioako Udalaren Kultura sailaren izenean Ana Lopez. Prentsaurrekoa hasi baino lehen, aurrerapen legez, ikuskizun berezia izan da kalean.

Bizkaie!-n aurreratu genduan legez, Leioan maiatzaren 22tik 25era egingo dan azokan, danetara, 47 konpainia izango dira, horreetatik 12 euskaldunak. Estreinaldiei jagokenez, eskainiko diran 49 ikuskizunetatik 14 estreinaldiak izango dira, horreetatik 6 euskal taldeenak. Hona hemen zerrendea: Organik Dantza Taldearen 'Malditas'; Trapu Zaharra taldearen 'El Concursazo', 0 Teatro (Zero) taldearen 'Atlantida, la fete des temps', Gaitzerdi Teatroaren 'Otsoko', Hortzmuga Teatroaren 'Super Plast', Malas Kompañías taldearen 'Ukelele Jauna'.

Antzerki-talde horreez gan, David Bustos, Ganso Clown et Creatividad, Interakt UPV/EHU, Javier Mañón, Zirkilikili eta Zirkus Frak taldeak be izango dira Leioan.

Azokan, umorea izango da nagusi baina, euskal konpainietako ordezkariek azpimarratu daben legez, umorea beste hainbat arlogaz buztartuta egongo da, 'jantzea, zirkua, akrobaziak...'. Berezitasun legez, Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleek osotutako Interakt konpainiak teknologia barrietan oinarritutako proiekzinoak eskainiko ditu.

Talde bakotxak bere ikuskizuna preparau arren, danek daukie helburu bera: azoka egunetan jentea Leioara hurreratzea eta euririk ez egitea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu