Umeentzako albumak sortzeko II. Etxepare bekea

Bizkaie! 2008-05-20 12:28

2006tik aurrera, Etxepare umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskeraz sortuak.

Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea egoala ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izango zan saria sortzeko asmoagaz, Etxepare literatur sariak antolatu zituen 2004an. Etxepare Sariek haur, gazte eta helduentzako literaturea saritu eben bi edizinotan.

2006tik aurrera, Etxepare umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko helburuagaz. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskeraz sortuak. Euskerazko album ilustratuen sorrerea bultzatzen dauen beka edo lehiaketarik ez dago eta, beraz, alde horretatik, ekimen barritzailea da hau.


Antolatzaileak

Auritz, Erroibar eta Luzaideko Udalak; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunidadea; Burlatako Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunidadea; Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunidadea; Orkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Ollaran eta Bidaurretako Udalak; Sakanako Mankomunidadea; Zaraitzu eta Erronkariko Batzode Nagusiak; Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.


Babeslea

Nafarroako Gobernuko Euskerearen Nafar Institutua/Euskarabidea.


Epaimahaia

Agurtzane Villate, Elena Odriozola, Manu Lopez Gaseni eta Xabier Etxaniz .


Aurkeztutako egitasmo kopurua:
18

Bekea hartuko dauen egitasmoa

Izenburua: ‘Zirkua amets’

Egileak: Jose Antonio Ormazabal Berasategi (idazlea), Tolosa (Gipuzkoa) eta Iraia Okina Salazar (ilustratzailea), Durango (Bizkaia).

Ezaugarriak:

- Testua egitura zirkularrekoa da, eta ume baten bildurren barri emoten dau esku trebez gidatutako kontakizun oniriko baten bidez. Baina amesa, errealidadearen ataria izan beharrean, errealidadea ordezkatzera dator, eta hobetzera be bai, amaiera aldeko esaldi batean irakur daitekeen legez: ‘Halan da be nik zirkua ikusi neban, bi aldiz gainera’.

- Irudiei jagokenez, nabarmenena zera da: minimalismoaren bidez eta kolore-paleta murriztua erabiliz, ipuinaren uniberso onirikoa ederto islatu izana, irakurlea beste dimensino batean sarrarazoz; azken finean, istorioak eta irudiek bat egitea lortzen dabela.

Bekearen irabazleek 6.000 € jasoko ditue. Bekearen diru-kopuruaren erdia, izendapenagaz batera eta beste erdia album amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan.

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko dau euskeraz, eta Faktoria K de libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz.


Umeentzako albumak sortzeko III. Etxepare bekea

Aurten umeentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare bekearen III edizinoa jarriko da abian. Edizio barriagaz, album ilustratuak saritzeaz gan, lanik onena argitaratuko da. Albumaren ezaugarriengaitik karua da produkzinoa. Argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da, hain zuzen, albumak sortzeko traba nagusi. Beraz, Etxepare bekearen helburuak beteteko ez da nahikoa saria emoteagaz, lanak argitaratzen be lagundu behar da.

- Albumaren ezaugarriak: Sari honetara aurkeztu ahal izango dira umeei zuzenduriko idazlan ilustratuak. Proposamenak album ilustratuaren ezaugarriak izango ditu, hau da, osogarriak diran irudi eta testu laburren bitartez istorio bat kontauko dau. Lanak euskeraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratubakoak izango dira.

- Egileak: lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osotutako taldean parte har daiteke.

- Bekearen zenbatekoa: bekearen irabazleak 6.000 € jasoko ditu. Bekearen diru-kopuruaren erdia, izentau eta berehala jasoko dau irabazleak eta beste erdia, album amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan.

- Argitalpena: saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko dau euskeraz, eta Faktoria K de libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz.

- Lanak aurkezteko tokia eta epea: lanak Burlatako udaletxean aurkeztu behar dira 2008ko zemendiarenn 28a baino lehen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu