Bilbainaden XX. Lehiaketan 5.000 euro baino gehiago emondo dira sarietan

Bizkaie! 2008-05-21 17:42   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jai espiritua eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea eta bultzatzea helburu dauen urteroko Bilbainaden Lehiaketea antolatu dau. Aurtengoa 20. edizinoa izango da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jai espiritua eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea eta bultzatzea helburu dauen urteroko Bilbainaden Lehiaketea antolatu dau. Aurtengoa 20. edizinoa izango da eta saritan 5.000 eurotik gora emongo dira.

Antolatzaileek adierazo dabenez, luzaroan antolatutako lehiaketei esker, 'Desde Santurce a Bilbao' lako abesti hain herrikoirik ez sortu arren, bilbotar kanta herrikoiek eguneratzen joan dira eta, errepertorioetan, Guggenheim museoa edo metroa lako elementu barriak sartu ditue.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak sarien aurrekontua gehitu dau eta banaketea modu honetara egingo da: 850 euro gaztelaniazko bilbainada onenarentzat; beste 850 euro euskerazko onenarentzat; ganera, 400 euroko zortzi akzesit izango dira eta horreetariko biri beste 215 euroko saria emoteko aukerea izango dau epaimahaiak.

Izena emoteko epea bagilaren 30era arte dago zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu