Jan-edanak  IV. urtea // 141. zenbakia

Karakolak


Karakolak

Osogaiak (4 lagunentzat)

· 1kg. karakol.
· Porru bat.
· 4 litro u.a
· 75 gr. urdaiazpiko.
· 75 gr. txorizo.

Saltsa bizkaitarra egiteko:

· 800 gr. kipula.
· 6 piper txorizero.
· 8dl. saltsa hondo zuria

Zelan egin:

Aurrepreparazinoa. Ezer baino lehen, garbitu karakolak ondo uragaz eta gatzagaz. Jarraian bi salda preparauko doguz karakolak egosteko. Lehenengoa bi litro ur eta bi erabiliz egingo dogu. Saldea epel dagoanean, sartu karakolak eta jarri su bizian, saldea irakiten hasi arte. Apurka-apurka joan kentzen ur azalean agertuko dan bitsa burduntzali bategaz eta itxi egosten karakolak 20 bat minututan.

Bien bitartean, bigarren saldea preparauko dogu, 2 litro ur eta bi porru irakiten jarriz. Orduan lehen saldatik atara karakolak eta salda barri honetara botako doguz; bigarren saldan beste 20 minututan egosten itxi behar dira. Ondoren, ebagi kipulea, txorizoa eta urdailazpikoa zati txikietan.

Hidratau piper txorizeroak eta jarri sueztitzen julianan ebagitako kipulea bizkaitar saltsea egiteko. Saldea egiteko kipulea sueztitu ondoren, koipea kendu, piper txorizeroa gaineratu eta saldeagaz tapauko dogu dana kazola batetan; irakin eta puntuan jarri ondoren thurmix-etik pasau eta barriro irakin ondoren, puntuan jarri barriro. Amaitzeko jarri sueztitzen kipulka, txorizoa eta urdailazpikoa; karakolak gaineratu eta ondoren bizkaitar saltseagaz tapau. Dana batera egosi eta lurrezko kazola batetan serbidu. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, gabonak gainean dagoz eta, guk denporadako produktuakaz jarraituko dogu. Santo Tomas eta neguaren atarian, gabonetan etxe askotan izaten dogun produktu bat landuko dogu. Jateko berezia, izan be, karakolak gustetan jakozanari asko gustetan jakoz baina badagoz egon aurrean ikusi be egin gura izaten ez dabezanak; 'ez jataz gustetan baina jaten dodaz' lako lako jarrerak nahikoa arraroak izaten dira baina, kontuak kontu, etxe askotan nahitaezko jatekoa izaten da gabon jaietan.