Kulturea  IV. urtea // 141. zenbakia

Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte bete ditu


Hamar urte honeetako balantzea egitean, Kafe Antzokia jente eta talde ugarirentzat erreferente dala aitatu behar da; hamarkada honetan 2.500 ekitaldi baino gehiago antolatu dira bertan, kontzertuez gan bertso saioak, antzerki emonaldiak, kantagintza eta jantza saioak, umeentzako ikuskizunak, jai esanguratsuak, diapositiba emonaldiak eta erakusketa ugari, aurkezpenak, berbaldiak, prentsaurrekoak...

Kafe Antzokia trankil egoteko lekua be bada, lagunakaz alkartzeko, trago bat edan edota eguneko menua jateko.

Urteurrena ospatzeko, jai itzela izan zan bertan.

www.kafeantzokia.com

Abenduaren 15ean Zenbat Gara alkarteak Bilboko Kafe Antzokia zabaldu ebanetik 10 urte bete ziran. Bilboko erdigunean, euskal kultura mobimentuaren topagunea izateko asmoz eta, era berean, munduari, munduko kultura, herri eta hizkuntzei zabalik dagoan egitasmoa da Kafe Antzokia.

Beraz, gure kulturako emonkizunek leku berezia hartzen badabe be, Kafe Antzokiaren eskaintzea ez da euskal produzinoetara mugatzen eta, hareekaz batera, mundu zabaleko herri, jente, kultura, sensibilidade eta estiloez be gozau daiteke bertan. Izan be, nongoak eta nor garan jakinik, munduko herri danei zabalik dago Kafe Antzokia, ikusteko eta ikasteko prest, beti be berdintasunezko hartu-emonetan, bakotxa beraren nortasunetik abiatuta eta besteakanako begirunea erakutsiz.