.eu domeinua, apiriletik aurrera erabilgarri
Bizkaie!
Daborduko eskuragarri eta erabilgarri dago .eu domeinua erakunde eta enpresa jakin batzuentzat eta bezero arruntok apur bat gehiago itxaron beharko dogu, 2006ko apirilera arte, hain zuzen be.
Kontuak kontu, .eu domeinua, .com edo .org bezain garrantzitsua izatea espero dau Europako Batasuneko Informazino komisarioak. Helburua enpresei izaera europarra emotea da.
Abenduaren erdialdetik erregistrau daiteke domeinu barri hau, baina herritar arruntok ezingo dabe apirilera arte egin. Lau hileotan, Europako Batasuneko zenbait erakundek eta enpresak baino ez dabe izango horretarako eskubidea, ziber-okupek ez daien lekua kendu.
Edozelan be, goitik behera mugatuta dago erregistretako aukerea, izan be, Estadu bakotxak bereak aukeratu ditu. Normalean, erreserbautako izenak estaduaren izen ofiziala, eta tarteka, estadu barruko lurraldeena izaten dira. Espainiaren kasua deigarria da, izan be, 119 izenen erabilera gorde ditu beretzat: tartean, Euskal Herriko 29 aldagai, bederatzi Nafarroa erroa daukienak, eta hogei 'euskal' errodunak.
Frantziak be gorde ditu bereak, eta tartean ez dago Euskal Herririk, baina Espainiak berbarako 'Pays Basque' izena erreserbau dau.