Kill Bill

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Zinemea
Quentin Tarantino oso gustora sentiduten da ezustekoak emon eta polemikak sortzen. Orain dala sei urte lehenengo pelikulak aurkeztu zituanean, itzelezko astrapalak biztu ziran, bortizkeria eta indarkeriaren apologia egin eta arazo larri hau hutsaren hurrengo bihurtzen ebalakoan. Sei urte geroago, inork ez dau horren ganean berba egiten eta Tarantino egile 'normaltzat' hartzen da, beste barik. Tarantinok badaki jakin zinean dan-dana asmauta dagoana eta, istorioak kontetako bide barriak jorratu beharrean, kasu honetan birziklapen lan handia egin dau, genero guztietako kodeak eta keinuak ...

Bartzelonako Raval Auzoa: Kolorez beteriko musikea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
Bilduman honako artistak azaltzen dira: SESSION 1 - Yamal. “Es Yamal”. - 08001. “Araien”. - Clotaire K. “Lubnan”. - Polvorosa. “Behind de mi house”. - Kween Kahina. “Gambader”. - Wesak. “Canço Parisa”. - Khaled. “Minuit”. - Odessa Klezmer Band. “Dj Haszid”. - Banda Ionica + El Mono Loco. “Espinita”. - Fermin Muguruza. “Hasperena”. - Xerramequ Tiquis Miquis. “La grip”. - Züell. “Self Reliance”. - Soul Shakers. “Autenticos”. - Cheb Balowski. “Que pasa contigo”. - Dolores Vargas. “Jamalacha”. - Ojos de Brujo. “Ley de Gravedad”. SESSION 2 - El Noi. “Lerelelelerele”. - Naggo Morris. “Flour Power”. - Magic System. “1er. Gaou” ...

Martin Scorsese eta musikea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
THE SOUL OF A MAN Zuzendaria: Wim Wenders. Musikea: T-Bone Burnett, Nick Cave and The Bad Seeds, Eagle-Eye Cherry, John Mayall, Lou Reed, Cassandra Wilson... FEEL LIKE GOING HOME Zuzendaria: Martin Scorsese. Musikea: Corey Harris, Salif Keita, Taj Mahal, Ali Farka Toure, Otha Turner, Keb' Mo', Leadbelly... THE ROAD TO MEMPHIS Zuzendaria: Richard Pearce. Musikea: B.B. King, Fats Domino, Bobby Rush, Howlin' Wolf... WARMING BY the devil's fire Zuzendaria: Charles Burnett. Musikea: Sonny Boy Williamson, Muddy Waters, Bessie ...

Relaxed Muscle // Explosions In The Sky // Jon Urrutia

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
JON URRUTIA. “Home made”. Gaztelupeko Hotsak. Bederatzi pieza barri aurkezten ditu pianojole trebe honek, izenburuak dinoan moduan, etxean grabaturikoak. Beragaz batera Santi Ibarretxe saxojolea eta flautajolea,Toño Miguel kontrabaxua, Borja Barrueta bateria eta perkusioetan Itsaso Gonzalez ibili dira. Disko honetan, betiko pianojole fina izateari uko egin barik eta bere bop sustraiei eutsiz, Jon Urrutia erritmiko eta latinoena topauko dozue, piano bakarrean, hirukote zein boskote formatoetan. Aurretik grabau izan ditu Bostonen 'Bilbao blues' eta 'Jon Urrutia Latin & Blue' Berklee-ko College of ...

Espainiako Parlamentua, oilotegi eginda

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   eretxia
Zenbaki eta koalizino posibleen saltseak bazterrak astinduko ditu datozen egunotan: CiU eta ERC, edota euskal abertzaleak tartean sartzea, baina ez dau emoten zapaterotarrak horretan ahalegindu be egingo diranik. Seguru nago Euskadin bat baino gehiagok poz handia hartu dauala ERC eta Nafarroa Baik lortutako emoitzakaz. ERCk alkarrizketearen aldeko apustua egin eta gero danetik entzun behar izan eban. Hartutako jipoiak botu ugari emon deutsoz, zorionez, kanpaina mediatikoak ez dira beti eraginkorrak eta. Beste alde batetik, Nafarroa Bai lehenengo aldiz aurkezten zan hauteskundeetara ...

Sariketa aroa

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004: Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban. ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...

Ahate paparra oporto saltsa eta patata kremeagaz

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat) - Bi ahate papar. - Mal-don gatza. - 300 gr. patata zuritu eta kaskatua. - 400 gr. esnea. - 100 gr. gurin - Piperrauts zuria. - 400 gr. Oporto ardaoa. - Maizena. Zelan egin Patata kremea egiteko: patata kaskatua esneagaz tapauko dogu lapikotxo baten eta gurina be ganeratuko dogu lapikora. Jarraian su motelean egosten ipiniko dogu, 20 minutuz gitxi gorabehera. Ostean, irabiagailuagaz pasauko dogu, gatz eta piperrautsagaz puntuan ipinita. Holan, patata kremea lortuko dogu. Oporto saltsea egiteko: hau be beste lapikotxo baten ipiniko dogu irakiten ...

Adinduen elikadurea (II)

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Jan edanak
Labur-labur, mantenugai honeek ze elikagaitan dagozan aitatuko dogu: C bitaminea: barazki eta fruta freskoetan dago, besteak beste, tomatea, letxuga, piperrak, laranja, mandarinak, limoia, kiwia, mailukiak... E bitaminea: sojea, frutu siku koipetsuak (intxaurrak, urretxak, almendrak, kakahueteak), kokoa, zerealen germenean (berbarako gariaren germenean), orioetan (oliba, girasol, sojea, arto eta abarren orioetan). Selenioa: gibela, okelea, oilaskoa, paboa, arrainak, intxaurrak, gari-ogi integrala, esnea, gaztaia... Kobrea: gibela, arrainak, itsaskiak, zereal integralak, barazki berdeak... Proteinak: esnekiak, arrainak, okelea, arrautzak, lekaleak... Zinka: zereal integralak, esnekiak, gibela, okela ...

Interneteko konekzinoen mundu barria

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   sarean
Beste alde batetik, badago egon Interneten sartzeko beste bide bat be: Wi-Fi sareak, kable bako sareak. Honako sareok Donostia, Sopelana eta Oñatiko udaletxeek bultzatu gura dabez. Lehenengoa Sopelanako herria izan da: Euskaltel-en laguntzinoagaz hondartza inguruetan eta udal-lokal bitan antenak ipiniko ei dabez. Oñatin be antzekoa egin gura dabe: zazpi “hotspots” sortu gura dabez (“hotspot” izeneko hau kable bako konekzinoak egiteko preparauta dagoan lokal bat da). Gipuzkoako uriburuan, Donostiako Udalaren asmoa da Kristina Enea parkearen inguruetan edozein laguni Interneten sartzeko aukerea ...

Norena da “Sagarra” (apple)?

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   sarean
Azken urteotan, Apple Computers enpreseak bere iPod musika digitala entzuteko tramankulua plazaratu dau eta honegaz batera, iTunes musika denda birtuala (denda honetan, lau hilabetetan, 10 miloi abesti “saldu” dira eta abesti bakotxa dolar baten truke). Gauzak holan, diskografikako abokatuak barriro dagoz prest epaitegietara joateko: euren esanetan, informatika enpreseak ez deutso salaketeari jaramonik egin eta hori dala eta barriro doaz epaitegietara. Batek jakin zelan amaituko dan kontua! Gotzon Plaza

Cachorro

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Zinemea
Miguel Albaladejok zuzendutako film honetan dentista homosexual baten estuasun eta bizipenak kontetan dira, bederatzi urteko Bernardo izeneko lobearen ardurea derrigorrean hartu behar dauenean. Aita modura jokatuko dauen zeregin barria dala eta, portaerea eta jokabideak aldatu behar izango ditu, umeari eredu zuzen eta egokia transmitiduteko. Beraz, film honetan familia gatazka baten barri emongo deuskue, bide batez homosexualidadearen gaiari disimulu eta jira-bira larregi barik oratuz. Abiapuntua hori izan arren, astiro-astiro, aldarri, drama, heroi eta persona zital barik, pelikulea giza hartu-emonen gaian sakontzen ...

Jauntxoen gordeleku

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Antxinakoak Geurera
Bizkaian zehar ikusi geinkezan torretxeak, normalean, lauki formea eta harriz egindako horma lodikoteak daukiez. Horma horreetan erabilitako harriak neurri desbardinetakoak izaten ziran eraikin gehienetan, baina badira neurri bardineko harriak, edo harlanduzkoak be, berbarako Zamudiokoa. Ez daukie bentana handirik eta atea normalean bakarra izaten da, nahiz eta batzutan bigarren ate bat agertu. Bigarren ate hau lehenengo pisuan egoten da eta bertora heltzeko eskailerak behar izaten dira. Azken ezaugarri horreek bai emoten deutsie torretxeei defentsarako erabilera aproposa. Amaitzeko, eraikinaren txapela edo teilatua ...

Amerikar amesa (I)

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Bidaide
Mentalidadea Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...

Lehendakari ostikolaria San Mamesen

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Antxinakoak Geurera
1924-25 denporaldia izan zan Agirrek Athleticen jokatu eban onena. Lehenengo partidua Deustuarren kontra jokatu eban 1924ko zemendiaren 30ean; partidu horretan sartu eban bere lehenengo gola. Partiduko laugarrena izan zan: Allendek parera etorri jakozan aurkari guztiak gainditu eta Txirriri bota eutson baloia. Honek luze emon eta Agirrek buruz, sareetara bialdu eban baloia. Hurrengo eguneko egunkariek Agirreren berragerpena jaso eben elementu bikaina zala esanaz. Denporaldi horretan, beste partidu bi jokatu zituan Agirrek: Barakaldoren kontra lehenengoa, 1925eko zezeilaren 24an, eta Athleticek 8 eta ...

Idiazabal gaztaiaren espumea

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Jan edanak
Idiazabal gaztaiaren espumea Osogaiak: - 700 gr. Esne-tela. - 200 gr. Idiazabal gaztai keztatua. - Gatz apur bat. Zelan egin: Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atara ta hotzitzen itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu, sifoia gora eta bera indarrez ta ondo mobiduz. Era horretara, Idiazabal gaztai espumea lortuko dogu ...

Elikadurea adinez aurrerantza goazenean (I)

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Jan edanak
ELIKADURA HIRUGARREN ADINEAN 1) Energia edo kaloria beharrizanak txikitu egiten dira. Alde batetik, normalean gitxiago mobitzen garalako eta beste batetik, urteak pasetan diran neurrian gure gorputzaren konposizinoa aldatu egiten dalako. Hau da, muskulua koipe bihurtzen doa modu natural baten eta honek egunean zehar kaloria gitxiago behar izatea eragiten dau. Horregaitik, gehienetan, urte gehiago daukaguzan neurrian, gitxiago jaten dogu, berez. 2) Ur nahikoa edan behar da Nagusiagoak egiten garanean, egarria sentitzeko ahalmena bajau egiten da eta batzuetan ur gitxiegi edaten dogu ...

Errioxan egingo dabe ardaoaren kulturearen ganeko munduko museorik handiena

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Jan edanak
Museoko sei areto iraunkorrotan mahastizaintza eta ardaoaren elaborazinoaren prozesuak izango dira ikusgai. 1. Aretoa : ¨Jaio, hazi eta heldu¨ Handiena da eta bertan ardaoaren kulturan zehar, sortu zanetik gaur arteko garapena izango dogu aztergai. Ardaoaren elaborazinoan antxina erabilten ziran tresnak erakusten dira, besteak beste, Baradan herrian XVIII. mendean erabilitako dolare erraldoi bat. 2. Aretoa : "Esentziak gorde" Areto honetan, ardaoaren ezaugarriak ondoen gorde eta mantentzeko erabili dan ontziteria erakusten da. Besteak beste, kupelak zelan egiten diran eta botilearen garapena, antxinatik gaur egunera ...

‘Olerti’ gerra osteko literatur aldizkaria sarean

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   sarean
‘Poesiari emona izan zan ‘Olerti’, gerraostean jaiotako literatur aldizkari esanguratsuena ta Egan zein Euzko Gogoaren hirugarren hankea’, dino Mikel Elortzak. Izan be, argitalpena Francoren diktaduran euskera hutsean idazten zan. Ganera, Euskal Herrian bertan zabaltzen eben. Denpora gatxak zirala dudarik ez dago, batez be aldizkariari ekiten eutsenek (editore, idazle, itzultzaile, irakurle ta bestelakoek) literatur proposamenari eusteko alde batetik, ta bestetik zentsura sasoietan aurrerantz segitzeko. Hori dala ta, Onaindiak argitalpenei liburu etxurea emoten eutsen, izenburu ta guzti: Gaztañadi edo Udazkena berbarako. Gaur ...

Aurtengo 'Euskal Herria Zuzenean' kolokan

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Musikea
EHZ Jaialdia hainbat talderen artean antolatzen dabe eta 'Herrien Eurorocka World konpainien kontra' lelopean, herrialde askotako musika taldeek parte hartu izan dabe aurreko urteotan, besteak beste, Zebda, Hamlet, Skatalites, Lou Serioul, Sorkun eta Skunk. Antolatzaileek Euskal Herriko aldarrikapenakaz zein globalizazino neoliberalaren kontrako mobimentuen asmoakaz bat egin izan dabe eta bildutako dirua hainbat kultur proiektu bultzatzeko erabili izan da, besteak beste, Berria egunkaria, Maliko Bourem herriko emazteen alkartea, Aldudarrak alkartea, AEK, Ortzaizeko eta Miarritzeko ikastolak, Xalbador ikastetxea, Irulegiko Irratia, Seaska edota ...

Juan Luis Goikoetxea: 'Mikel Zarateren bidean, azaleko itsasontziaz ganera, barrutik doan eleizea ikusten be jakin beharko geunke'

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Kulturea
3.- Mikel Zarate hainbat generotan nabarmendu geinke, berbarako poesian eta prosan. Zeinetan uste dozu zuk zala trebeago? Ander Manterolak, Lontzo Zugazagak, Karmelo Etxenagusiak ipuina dela Mikelen sorkaririk goraipagarriena esango deutsue. Olerkari bai, bertsolari be bai, baita eleberrigile bere, baina denetan goren ipuingintzan. 4.- Euskerea debozinoa zan Lezamako idazlearentzat... Bai! Mikelek bizitza euskeratik ikusten eban. Ezin esan daiteke Mikel Zarate horretarako bizi zanik, ze Mikel persona moduan da handi eta oso, baina abadetzan, lagun artean, aititarenean eta amamarenean, gaueko orduetan, irakaskuntzan ...