Musikea  IV. urtea // 135. zenbakia

RIP eta hogeita bost urteko historia


Bizkaie!

Karlos Agirreurreta Mahoma RIP taldeko kantaria orain urte bi hil ostean sortu zan punk talde honen inguruko dokumental edo bilduma lan bat egiteko ideia. 80. hamarkan bizitakoak gogora ekarteko helburuagaz, taldearen kontzertuen bideoak, zuzeneko audioak eta argazkiak batzen hasi ziran. Horreek danak orain DVD formatoan jatorkuz Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eta Goiena Komunikazino Zerbitzuak alkartearen eskutik.

Ordubetez, protagonisten azalpenak eta adierazpenak dagoz entzungai 'RIP: Punkaren 25 urteko historia bizia' DVDan. Taldearen ia diskografia osoa dago bertan, Terrorismo policial, Enamorado de la muerte eta Odio a mi patria abesti mitikoak be bai. Kontzertuak hasi aurretik eta amaitu osteko giroa be ikusteko aukerea dago eta argitaratu bako 14 kanta be entzungai dagoz.