Musikea  IV. urtea // 135. zenbakia

Mikel Gorosabelek Norton Klub proiektua sortu dau


Bizkaie!

Mikel Gorosabel, Norton ezizenez ezaguna dan musikariak lehenengo bakarkako lana aurkeztu dau. E.H Sukarraren sortzaile, kantari eta gitarra-jotzailea Norton Klub izeneko proiektuaren buru da orain. David Otaegigaz batera, Barne Records zigilua sortu dau, eta 'Kale artean' diskoa kaleratu dau.

Norton Klub 'musikeari ekiteko gune edegia da', Mikel Gorosabelen esanetan. Bizitzan zehar barruratutako doinuen eraginez sortutako kanporatze naturala da proiektu barria. Egitasmoaren ardatza rock musikea da eta hirurogei hamarkadatik gaur egungo joera desbardinetara hurreratu da.

'Kale artean' diskoa Norton Kluben lehenengo emoitzea da. Abeslaria Bartzelonan bizi izan da denpora luzean, eta han topau dau inspirazinoa. Grabazinoa urtarrilean egin eben Bartzelonan, Paco Roman teknikariagaz. Bertan parte hartu daben musikariak Aintzira eta Aitor Gorosabel, bere arrebea eta anaia, eta Mikel Irisarri izan dira.

Zemendiaren 3an hasi ziran zuzenekoakaz Bilboko Bilborock aretoan emondako kontzertuagaz. Edozelan be, Nortonek laster hasiko da E.H Sukarraren disko barria preparetan.