Kolorezko urteak
Orduan, alde batetik aurrezten doguna beste aldetik joaku. Inprimagailuak egiten dabezan enpresak be bide horretatik doaz: produktuak gero eta merkeagoak (hardwarea) egiten dabez eta euren negozioa tintetara eta paperetara bideratuten dabiz, zati batean behintzat.
Enpresetan be antzeko zeozer dago pasetan: betiko zuri eta baltzeko inprimigailuak egon badagoz baina gero eta sarriago ikusten doguz koloreko inprimigailuak gure lanpostuetan. Urtero-urtero, koloreko inprimigailuen kopuruak % 33 egiten dau gora estaduko datuak begiratzen badoguz, aurtengo igoerea % 151ekoa izango da.
Enpresetan koloretan inprimiduteak dirutxua suposatuten dau baina teknologia lagungarri daukie enpresariek: koloreko inprimigauluak barne sarean istalau eta nork erabili leiken eta nork ez erabagi leiteke, edo eta, nortzuk (berbarako) PowerPoint-eko aurkezpenak bakarrik inprimiduteko baimena daukien eta nortzuk baimen hori ofimatikako beste produktu guztietara zabalduta.
Dana dala, bai koloreetan eta bai betiko zuri-baltzeko idazkiak gero eta gehiago dira edozein lekutan. Ondo baino hobeto gogoratzen dot zelan ikasten nengoanean zera esaten euskuen irakasleeek: ‘hemendik urte batzuetara, lanpostu gehienetan papera desagertu egingo da, dan-dana informatizauta egongo da eta ez da paperaren beharrizanik egongo’. Bai zera!
Gotzon Plaza,
informatikoa
Gauzak aldatzen doaz eta ez bakarrik enpresen barruan. Etxeko tresneria be bide beretik doa eta horren adibide garbia ondorengo galderearen erantzuna da: gaur egun, nork ez dauka etxean argazki kamara digitalen bat? Bai, bai, oraindino badagoz batzuk, baina makinatxuok franko ugaritu dira aspaldion.
Baten baino gehiagotan esan dogu argazki denda tradizionalak desagertu egingo dirala, etorkizuna makina digitaletan dago eta. Erabilteko errazak dira eta ez dira bape karuak. Ganera, holako makinakaz argazkiak egin eta egin ahal dira, ia muga barik, gero guk geuk ordenadorean aukeratu edo ta landuko doguz gura doguzanak eta ostean, gura izan ezkero, baten batzuk aukeratuko doguz paperean atarateko. Aukerea egin ondoren argazki-dendara joateko bidea daukagu egiteko. Ala ez?
Estatistiken arabera, makina digitalakaz egindako argazkien % 10 edo % 20 paperera pasetan doguz. Makina digitalek asko gitxitu dabez euren prezioak eta honekaz batera baita inprimigailuek be, batez be koloretan inprimiduteko erabilten diran makinek. Inoiz baino merkeago dagoz eta sarritan argazki-dendara joan beharrean geure etxean atarako doguz paperean (arruntean edo argazki-paperean). Prezioak asko bajatu dira baina kontuz, argazkiak sarritan inprimiduten badoguz laster konturatuko gara inprimagailuko tintan laster baino arinago amaituko jakula eta ez dala bape merkea. Ezta argazki-papera bera be.