Kulturea  IV. urtea // 135. zenbakia

'Bosteko 05' erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da 2006ko martira bitartean


'Bosteko 05' Arrigorriako Kultur Etxean egongo da ikusgai zemendiaren 30era arte. Ondoren, erakusketea Zornotzako Zelaieta Zentrora eroango dabe eta han izango da abenduaren 2tik 26ra.

Abenduaren 28tik urtarrilaren 28ra bitartean, Basauriko Kultur Etxean egongo dira Camacho, Olazabal eta Díez Alabaren lanak; 2006eko zezeilaren 1etik 28a arte Getxon izango da ikusgai 'Bosteko 05', Erromoko Kultur Etxean hain zuzen be; azkenik, Mungian amaituko dau bere ibilbidea ekimenak, Torrebillela Kultur Etxean, martiaren 2tik 31ra bitartean.

'Bosteko' erakusketearen aurreko zortzi edizinoetan 30etik gora euskal artista izan dira, besteak beste, Ricardo Toja, Pedro Salabarri, Angel Garraza, Marta Cardenas, Isabel Garay, Nestor Basterretxea edota Merche Olabe.

Bizkaie!

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arrigorriaga, Zornotza, Basauri, Getxo eta Mungiako Udalek antolatutako 'Bosteko 05' erakusketa ibiltariak Carmelo Camacho, Mikel Díez Alaba eta Iñaki Olazabal euskal artisten bederatzi artelan jarri ditu ikusgai zemendiaren 3tik eta datorren urteko martira bitartean.

Bilbon emondako prentsaurrekoan Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputadu Belen Greaves, erakusketearen abiapuntua izango dan Arrigorriagako alkate Alberto Ruiz de Azua, erakusketearen komisario Alicia Fernández eta hiru artistetatik bi izan dira, Carmelo Camacho eta Iñaki Olazabal.

Camacho eta Díez Alaba margolariak dira eta Olazabal, barriz, eskultorea. Erakusketak zentzu zehatz bat izan dagian, hirurek lotura lez euren lanetako protagonisten keinuak izango dabez. Erakusketea zabalik dago Arrigorriagan eta hurrengo hilebeteetan Zornotza, Basauri, Getxo eta Mungiatik pasauko da.

Aurten zortzigarren urtea beteten dauen ekimen honetan, 'Bosteko 05' erakusketa ibiltarian danetara bederatzi artelan aurkeztuko dira, egile bakoitxaren azken lanetatik hiru garrantzitsuenak, hain zuzen. Erakusketa herri bakotxean hilebete egongo da, hortik dator bere izena: 'bosteko', bost herri, bost hilabete.

Ekimen hau 1998an jaio zan egungo artea Bizkaiko udalerrietan aurkezteko eta hurren doguzan egungo artisten lanak ezagutarazo eta zabaltzeko asmoagaz.

Erakusketa ibiltaria egungo artearen kultura-zabalpenerako programa baten barruan sartzen dala nabarmendu dau Belen Greaves diputaduak.

Erakusketea lehenengoz aurkeztuko dan udalerria Arrigorriaga izango da. Bertako alkate Alberto Ruiz de Azuak nabarmendu dauenez, 'herrietan hormigoia, espaloiak edota urigintzaz ganera, beste balore askori be garrantzia emoten be badakigu, artea berbarako, eta uriak suposatzen dauen indar handiaren aurrean herrietako kulturea bizirik mantentzea lortzen dogu'.

Erakusketearen komisario Alicia Fernándezen ustez, 'Bostekogaz jenteak egungo arteaz zeozer gehiago jakitea bilatzen dogu, eta azkenean zortzi urte honeen ondoren azterketa lan bat egiten dogu hemendik igaro diran artistakaz katalogo txiki bat eginaz'.

Iñaki Olazabal (Andoain, 1959) Zumaian bizi da eta bertan egiten dqu lan. Erakusketa mota honeei buruz dauen begikotasuna adierazo dau. 'Sistema hau gustetan jat, eta oraintxe bertan Oriako Haraneko zazpi herritan antzeko zeozer egiten nago baina nik preparau behar dot dana eta, jakina, Bostekon dana kultura teknikariek preparetea errazagoa da', esan dau.

Carmelo Camacho (Ciudad Real, 1957) Bilbon bizi da 1970eko hamarkadan lan egitera etorri zanetik. 'Niretzat hemen egotea Guggenheimeko beka bat lortzea lakoa da, izan be, autodidaktatzat daukat nire burua eta artista lez garatzen banaz mueta honetako erakusketengaitik da', azaldu dau.