Azkue Literatur Sarien oinarriak
Narrazioak eta olerkiak 2004
Aurtengo Azkue sarien oinarrien aurkezpen-ekitaldian bertan, pasa dan urteko irabazleen lanakaz egindako liburua aurkeztu eben. Gogoratu daigun A mailako narrazino arloan, Enma Arestegi Hazparnetarrak irabazi ebala ‘Ama’ izenburuko narrazinoagaz. Maila berean baina olerki arloan, neskatxu berak irabazi eban ‘Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean’ poemeagaz. B mailan, narrazino arloan David Fernandez Santurtziarrak irabazi eban ‘Triste nago’ lanagaz. Olerki arloan, lehenengo saria Miren Estibaliz Vivanco bilbotarrarentzat izan zan, ‘Engoitik Ithakan’ lanagaitik. Bigarren eta hirugarren sarien irabazleen lanak be irakur daitekez liburuan, baita epaimahaiak proposatutako beste batzuk be.
Bizkaie!
Euskaltzaindiak, BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz, aurtengo Resurreccion Maria de Azkue Literatur Sarien oinarriak aurkeztu ebazan pasa dan astean Euskaltzaindiaren egoitzan. Sari honeen helburu nagusia idazle gazteak literaturara erakartea da.
Sariak bloke nagusi bitan banatzen dira: narrazinoa batetik eta olerkia bestetik. Euskeraz idatzitako edozein lan bialdu ahal izango dabez 10 urtetik hasi eta 18 urtera bitarteko gaztetxuek (maila bi egongo dira, adinaren araberakoak). Originalak eta inoiz argitaratu bakoak izan beharko dira lanok, zelan ez, eta ez da itzulpenik edota moldaketarik onartuko.
Lanak aurkezteko epea 2005eko abenduaren 16an amaituko da.
Epaimahaiei jagokenean, literatura eremuko persona adituek osotuko dabez eta Euskaltzaindiak izentauko ditu. Sarietan, danetara 4.000 euro inguru banatuko dira baina datorren urteko zezeilaren 28ra arte ez da emoitzik jakingo.