Markinan, Amets Arzallus buru; Gasteizen, Aitor Mendiluze
Bizkaie!
Hainbat lagun batu ziran Markinako pelotalekuan zapatuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2005eko bigarren finalaurrea ikusteko eta entzuteko. Taula ganean Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Xabier Paia eta Arkaitz Estiballes izan ziran. Epaimahaian, Jon Abril, Saioa Mitxelena, Eneko Bidegain, Felix Irazustabarrena, Mikel Aizpurua, Mirari Azula eta Joseba Santxo. Gai-jartzaile eta aurkezle lanak Bernardo Mandalunizen eskutik etorri ziran.
Bertsolariek saio polita egin eben eta Amets Arzallus izan zan puntu gehien lortu ebana. Hona hemen puntuazinoa:
Amets Arzallus:788,5
Igor Elortza:772,5
Jon Maia:769,0
Aitor Sarriegi:735,0
Xabier Paia:728,5
Arkaitz Estiballes:712,0
Gasteizen, Aitor Mendiluze buru
Gasteizko Mendizorrotza futbol-zelaian be jente ugari batu ziran Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Etxahun Lekue, Ekaitz Goikoetxea, Arkaitz Goikoetxea eta Iñigo Manzisidor ikusteko eta entzuteko. Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan Naroa Sasieta ibili zan. Epaimahaian Jon Abril, Saioa Mitxelena, Eneko Bidegain, Felix Irazustabarrena, Mikel Aizpurua, Mirari Azula eta Joseba Santxo egon ziran.
Aitor Mendiluzek lortu eban puntu gehien Gasteizko saioan. Hona hemen bertsolarien puntuazinoa:
Aitor Mendiluze: 763,0
Sustrai Colina: 725,5
Arkaitz Goikoetxea: 724,0
Ekaitz Goikoetxea: 712,0
Iñigo Manzisidor: 689,0
Etxahun Lekue: 680,5