Bertsotan  IV. urtea // 135. zenbakia

'0kelar' Bertso Paper Sariketea 2005


Helbidea:

Lanak helbide honeetara bialduko dira:

1.- Posta elektronikoa: mbe@gaztesarea.net

2.- OKELAR bertso paper sariketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

Epea:

Lanak zemendiaren 21erako bialduko dira lehen aitaturiko helbidera.

Sari banaketea:

Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.

Lanen jabetza:

Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dabe lan guztiak argitaratzeko.

Epaimahaia:

Antolatzaileek eratuko daben epaimahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.

Antolatzailea:

Mutrikuko Bertso Eskola.

Bizkaie!

Mailak:

Gazteak: 16 urtera arte.
Helduak: 17 urtetik aurrera.

Lanak

Gazteak: Gitxienez 3 bertso edo 6 kopla.
Helduak: Gitxienez 6 bertso.
(Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da).

Sariak:

- Gazteak: lehenengo saria: Txapela + 60 € + oparia.
2. saria: 30 € + oparia.
Saritu bako lehen mutrikuarra: 20 € + oparia.

- Helduak: lehenengo saria: Txapela + 450 €.
2. saria: 250 €.
Saritu bako lehen mutrikuarra: 100 €

- Bertso sorta batek ez dau sari bat baino gehiago jasoko.
- Epaimahaiaren erabagiz sariren bat emon barik itxi daiteke.

Baldintzak:

- Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu bakoak eta inon saritu bakoak izango dira.
- Lanak izenordez sinatuko dira.
- Bertsoakaz batera izenordea agirian dauen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, edadea eta telefonoa bialduko dira. Bertso bakotxari bere ordena zenbakia jarriko jako.
- Bertso sorta bakoitxaren doinua jartea komeni da.
- Posta elektronikoz bialdu gura dauenak bi artxibo bialduko ditu WORD formatoan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu personalak: izenorde, izen, helbide, edadea eta telefonoa.