Baleukok produzidutako 'Black to the Moon' filmaren eskubideak erosi ditu Hoolywoodek

Bizkaie! 2008-04-03 11:54   Barriak

Ameriketako Estadu Batuetarako eta Latinoamerikarako erosi ditu eskubide horreek Farcor Studios enpreseak. Baleukok eta Art Mell enpresa frantziarrak alkarregaz produzidutako hiru dimentsinoko animazino-filma da Black to the Moon. Danetara, 4,5 miloe eurokoa da proiektuaren aurrekontua.

Farcor Studios enpreseak Black to the Moon animazino-filmaren eskubideak erosi ditu Ameriketako Estadu Batuetarako eta Latinoamerikarako. Film hori Baleukok (IBAIAko kidea da) produzidu dau eta Donostiako Zinemaldiaren ekitaldien barruan egindako Pirinioz Bestaldeko II. 'Lau Haizetara' Koprodukzino Foroan aurkeztu eben. Ganera, interes berezia sortu eban igaz Cannesen, MIPCOM 07 azokan.

Baleukok eta Art Mell enpresa frantziarrak alkarregaz produzidutako hiru dimentsinoko animazino-filma da Black to the Moon. Danetara, 4,5 miloe eurokoa da proiektuaren aurrekontua.

Filmaren eskubideak erosteak agirian ixten dau Europako animazino-lanek Ipar Amerikan eragiten daben interesa eta euskal enpresek sortutako animazinoko edukiek daben kalidadea.

Pelikuleak Ilargira joateagaz ames egiten dauen Beltza izeneko ardi baltz baten istorioa kontetan dau. Horretarako, alboan izango dau beragaz maiteminduta dagoan Kanuto, buru handia eta hanka laburrak dituan artzain txakurra.

Francis Nielsenek zuzendu dau filma eta Maria Bayo soprano nafarrak jarri deutso abotsa Teodora behiari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu