Gontzal Sanchez Negro idazle abadiñarrak eta Matias Candeira madrildarrak irabazi dabe XXXIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2016-10-17 09:19   Kulturea

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea urtero deitzen dau Bilboko Udalak,  literatur jarduera eta talentu barrien agerpena sustatzeko helburuagaz, baita Gabriel Aresti (1933-1975) idazle bilbotarraren gomuteari eutsi eta haren lana gogorarazo eta bizirik iraunarazotea be.

Miren Amurizak irabazi dau lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-10-17 08:40   Bertsolaritzea

Miren Amurizak lortu dau puntu gehien batzea, 531 puntu, hain zuzen. Finalaurrekoetarako txartela irabazi dau berriztarrak, eta Larrabetzuko finalaurrekoan kantauko dau abenduaren 3an.

Amets Arzallusek irabazi dau Xilabako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-10-17 08:12   Bertsolaritzea

Izturitzen jokatutako saioan, Arzallus neba-arrebak izan dira jaun eta jaube: Amets  irabazle eta Maddalen bigarren. Hurrengo asteburuan, Xilabako finalurrekoetako bigarren itzulia hasiko da.

EAEn euskerearen ezagutzeak gora egin dauela dino VI. Inkesta Soziolinguistikoak

Bizkaie! 2016-10-14 13:06   Euskerea berbagai

Batez be, gazteen artean igarri da igoerea. Erabilerea be hazi da urteotan, baita euskerearen aldeko jarrerea be.

Domekan ospatuko dabe Nafarroa Oinez, Vianan

Bizkaie! 2016-10-14 11:17   Euskerea berbagai

Hartu, tenka, tira lelopean egingo dabe Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolak dira aurtengo antolatzaileak.

Begi lapranik bako txinatarrak

Zigor Aldama 2016-10-14 10:06   Bidaide

Xinjiang Txinan dago baina nahikoa da ipar ekialdeko inguru horretan sartu eta atzemoteko herrialdeko lurralderik handiena dan horrek ez daukala bape zerikusirik Dragoi Handiagaz lotutako iruditeria kolektiboagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Disko-liburua plazaratu eta aldi baterako etena egingo dau Bide Ertzean taldeak

Bizkaie! 2016-10-14 08:39   Kulturea

Tirada mugatua izango dau Bide Ertzean-en lan barriak. Zuzeneko kontzertu batzuk emongo ditu taldeak eta, ondoren, etenaldi mugabako bat egingo dau.

VIII. Zinema Ikusezina, Film sozialak Nazinoarteko Jaialdiak giza garapen iraunkorra hurreratuko dau aretoko eta ikastetxetako pantailetara

Bizkaie! 2016-10-14 08:05   Zinemea

Zinemearen bitartez giza garapen iraunkorra sustatzea da Jaialdiaren helburua, KCD, Kultura, Communication Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta.

Paleolitoko grabadu baliotsuak topau ditue Lekeitioko Armintxe kobazuloan

Bizkaie! 2016-10-13 12:57   Kulturea

Orain dala 14.000 urteko irudiotan, animaliak eta marrazki abstraktuak dagoz. Iberiar peninsulako grabadu-moltso esanguratsuena izan leiteke, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera.

Bob Dylan, 2016ko Literaturako Nobel sariduna

Bizkaie! 2016-10-13 13:14   Kulturea

Kantagintza amerikarraren tradizinoaren barruan, poesia adierazpide barriak sortzeagaitik emon deutsie saria Bob Dylan musikariari.

Euskadi Literatura Saria, Mitxelko Uranga, Fernando Mikelarena, Uxue Alberdi eta Mikel Casalentzat

Dabi Piedra 2016-10-13 11:42   Kulturea

Euskerazko saiakerea, gaztelaniazkoa, euskerazko ume eta gazte literaturea eta literatura lanen ilustrazinoa ataletan saritu ditue, hurranez hurran.

Dario Fo Nobel sariduna hil da

Bizkaie! 2016-10-13 10:05   Kulturea

Arnasketa arazoak tarteko, 90 urtegaz hil da Milaneko ospitale batean 1997. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi eban italiar aktore eta antzerkigilea.

Durangoko Azokeak boluntariotza programea antolatuko dau

Bizkaie! 2016-10-11 12:54   Kulturea

Hainbat zereginetan laguntzeko aukerea izango dabe parte-hartzaileek, Gerediaga alkarteak azaldu dauenez. Interesa daukienek urriaren 31ra arte emon leikie izena.

Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short film labur amateurren hirugarren lehiaketea abian da

Bizkaie! 2016-10-11 12:42   Zinemea

Nazinoarte mailako lehiaketea da, profesionalak ez diran bideo-sortzaileei zuzendua, eta lan irabazlea Bilboko BBK Salan proiektauko da, Bilbao Mendi Film Festibaleko programazinoaren barruan.

VIII. BertsoDerbia datorren domekan jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2016-10-11 11:13   Bertsolaritzea

Amaieratzat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk kantauko ditue San Mameseko zelaian bertan 16:05ak aldera.

Kantagintzea izango da Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietako gai nagusia

Bizkaie! 2016-10-11 11:06   Bertsolaritzea

Urriaren 27an Villabonako Subijana etxean egingo da, hirugarren urtez, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako topaketea. Kantagintzearen alorreko adituak batuko dira.

Argizaiola Sariko lanik onenak Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2016-10-11 09:52   Kulturea

Erakusketan argazki irabazlea, Oscar Mansok egindakoa, eta akzesitak (José Agustín Gurruchaga eta Rafa Herrero) dagoz, lehiaketara aurkeztu diran beste batzuez aparte.

AZ Play bideo joko independenteen lehiaketara 250 lan aurkeztuko dira

Bizkaie! 2016-10-11 08:50   Kulturea

Zazpigarren edizinoa beteko dau zemendian Bilboko Azkuna Zentroak antolatutako nazinoarteko lehiaketa horrek. Parte-hartzaileak 47 herrialdetatik etorriko dira.

Zineuskadiri esker, beste hiru film euskeraz gozetako aukerea izango da

Bizkaie! 2016-10-11 07:49   Zinemea

Ozzy; Axe, el pequeño gran hombre eta Batman, la lego película dira laster gure zinema-aretoetan, euskeraz ikusgai izango doguzan filmak.

Martxan barriro 'Adin-adin' egitasmoa

Bizkaie! 2016-10-10 12:56   Bertsolaritzea

Bertso saioak zahar etxeetara eroateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko egitasmoak hirugarren urtez izango dau jarraipena.