Zineuskadiri esker, beste hiru film euskeraz gozetako aukerea izango da

Bizkaie! 2016-10-11 07:49   Zinemea

Ozzy; Axe, el pequeño gran hombre eta Batman, la lego película dira laster gure zinema-aretoetan, euskeraz ikusgai izango doguzan filmak.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programeak beste hiru film barri euskeratuko ditu, areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskeraz bultzatzeko helburuagaz.

Balorazio-batzordearen 2016ko irailaren 30eko ebazpenaren arabera, ondorengo hiru film bikoiztuko ditue euskerara, hirurak animazinokoak: Ozzy (Espainia), Axe, el pequeño gran hombre (Txina) eta Batman, la lego película (AEB).  

Lehenengo biak 2016an estreinauko ditue: Ozzy, datorren barikuan, urriaren 14an; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi aretotan ikusteko aukerea izango da: Derio (Gure Aretoa), Durango (Zugaza), Getxo (Zinemak), Iruñea (La Morea), Bilbo (Multis), Gasteiz (Florida), Donostia (Antiguo Berri) eta Errenteria (Niessen).

Alberto Rodriguezek eta Nacho La Casak zuzendutako filmari euskerazko ahotsa ondorengo personek jarri deutsie: Asier Hormaza, Julen Agirrezabala, Miren Arabanburu, Aitor Gabilondo, Kepa Cueto, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Mañu Elizondo.

Aurrerago, abenduaren 16an, barriz, Axe, el pequeño gran hombre estreinauko dabe euskeraz; eta datorren urtean, barriz, 2017ko zezeilaren 10ean estreinauko dabe Batman, la lego filma.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu