Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short film labur amateurren hirugarren lehiaketea abian da
2016-10-11 12:42 ZinemeaNazinoarte mailako lehiaketea da, profesionalak ez diran bideo-sortzaileei zuzendua, eta lan irabazlea Bilboko BBK Salan proiektauko da, Bilbao Mendi Film Festibaleko programazinoaren barruan.
Bilbao Mendi Film Festivalek, Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak 9. edizioa izango dau aurten abenduaren 9tik 18ra Bizkaiko uriburuan, eta hirugarrenez antolatuko dau film labur amateurren lehiaketea, Mendi Short 2016, profesionalak ez diran bideo-sortzaileen talentua sustatzeko.
Txapelketea nazinoarte mailakoa da, eta Bilbao Mendi Film Festival bezela, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskaladea, abenturako kirolak, eskia, ekologia, ingurumena, etnografía... Lanek 5 minutuko iraupena izango dabe gehienez, 2016an egindakoak izan beharko dabe, eta horreek aurkezteko epea zemendiaren 18an amaituko da.
Ikusentzunezko sektoreko profesional ospetsuez osotutako epaimahaiak abenduaren 3an jakinarazoko dau bere erabagia. Lan irabazlea Bilboko BBK Salan proiektauko da Bilbao Mendi Film Festivaleko lehenengo astegoienea.
Horrezaz gan, Mendi Short lehiaketan parte hartzen dabenek dobako sarrerea izango dabe Bilbao Mendi Film Festivalean (BMFF) antolatuko diran Mendi Talks jardunaldietarako. Mendi Talks horreek formakuntza eta dibulgazino saio bereziak dira; berbaldiok ikusentzunezko sektorean ospetsuak diran nazinoarteko profesionalek eskainiko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!