Eztia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-04-11 23:40

Eztia erregalu polita da; sinbologiaz betetakoa, ganera. Funtsezko elikagaia da eztia, aberastasunaren, osotasunaren, eta, batez bere, gozotasunaren ikurra.

Arte garaikidea: pentsatzeko espazioak sortzen

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-03-31 13:26

Letren fakultadea da gurea, eta ederto ibili ginan Artearen hizkuntzaz, artea laguntzen daben berbez, fonetikearen poetikaz, sintagama begetalez, Lerro artean, negoziazino-mahaietan, orri zuriaren beldur, artelanen izenburuez, afixetako mezuen kontrakoa adierazten daben mezuak sortzen eta abar eta abar eta abar.

Itzulpengintza eta espazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-03-21 21:06

Ekarri izan doguz lehenago bere blog honetara itzulpengintza edo itzulpena definiduteko edo azalduteko bildutako metaforak. Bada, oraingo honetan espazioagaz zerikusia daukien konparazino eta metafora pare baten egin gura izan dot arretea.

Tira ta tira...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-03-14 21:24

Eta zer diran gauzak, ezta? Hor noa orain aeroportura bidean, eskuan narruzko maletina eta boltseari tira eta tira, barruan erropea, liburuak, ordenadorea eta beste daroadazala: Tarra-tarraaa, tar-tar-tar-tarra, tarra-tarraaa... Soinean gurutzatuta eroaten diran poltsa horreetako bat? Pentsau bere ez!

Karrera sasoiko lagun ha

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-02-26 23:36

Eta zenbat eta gehiago errepasau orduan eta txarrago, borra-borra eginda burua, dana atzera irakurri behar!

Alkarrizketea Aziti Bihiako lagunai, lapurtera klasikoz idatzitako lehenengo testuaren aurkikuntzea dala ta

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-02-21 14:16

Aziti Bihia filologo eta hizkuntzalari taldeak aurkikuntzea egin dau: Estebe Materraren doktrinearen lehenengo edizinoa topau dau Danimarkako Errege Bibliotekan. Lapurtera klasikoz idatzitako lehenengo testua da.

Zoopoemak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-02-11 13:37

Idazlearen bereizgarrietakoa bat da animalien erabilerea. Areago, bakotxa zeozeren sinboloa da (edo izan daiteke).

Gutuna Jon Lopategiri (San Antontxuetarako bertso sortea)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-01-26 11:55

Baia, zeozer konpartidu gura, eta hemen dakardaz sariketara aurkeztutako bertsoak, udagoienean idatzitakoak.

Aspaldi pediatra-andreari esanikoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-01-22 12:22

Ama hak ez eban bere jarrerearen ganeko gogoetarik egin, ez eta gaiaren inguruko tratadurik edo ikerketarik leidu bere; ez eban bere moduko andrakaz talderik sortu baia ekin bai, ekin eutsan.

Azken egunok Parisen... kaleko kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-01-13 13:49

Eta hurrengo egunean, dana nasaituko zala uste genduanean, unibersidadeko txartela erakusteaz batera motxilea bere zabaldu behar izan deutsagu atezainari eta hau luzerako ei doa...

Magali eta Hiru Erregeak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-01-08 15:36

Magiak ez dauka indar bardina ume danakan. Magiak ez dau harridura eta txundidura bera eragiten gure txikiakan.

Udal erakundeen txioak dirala ta

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-12-28 21:24

Massachussets-eko Teknologia Institutuko ikerlari batzuek egondako ikerketaren emoitzetan agiri danaren arabera, euskerea twiterreko jarioan 36. postuan dago. Gauza ona da hori, baina ez nago seguru hizkuntzearen kalidadea aztertu ezkero euskereak postu onik lortuko leukenik.

Matriuska-uriak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-12-16 23:06   Euskerea berbagai

Mundu bat bestearen barruan, halangoak dira uri handiak, matriuska-uriak. Gogoan dot New Yorkeko egonaldi haretan burutik pasau jatana: auzo txinatarrean bizi osoa emon zeinke, txinatarrez bakarrik jakinda, ingelesik jakin barik, auzotik urten beharrik barik. Eta, Parisen nabilen honetan, uritik urten barik egin leikez bidaiak, mundu zabaleko txokoetara: Euskal Herrira, Indiara, Italiara, Txinara, Japoniara. Auzo bakotxa mundo bat da, kale bakotxa herrialde ezbardin bat. Mundu zabaleko jatetxeek eskaintzen dabe, hasteko, asagoko lekuetako usaina eta zaporea; baina, jatetxeez ganera, jatorri bereko jentea kale bardinen inguruan batzeak eta bertako produktuen dendak zabaltzeak, edo euren hizkuntzetan idatzitako afixak ipinteak, hango jantziak soinean dabiltzela ibilteak eurenera bidaiatzen laguntzen dau. 


Azokako bordatuak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-12-05 22:08

Aurten be ezingo dot azokara joan.

Argien urian...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-11-25 23:51   Jan edanak

Paris. Argien uria esaten deutse. Eta argien uria da. Edonon dagoz. Edozelangoak. Edozein ordutan. Argiak: koloretakoak, gorriak, berdeak, azulak, beilegiak. Argiak: argiagoak, ilunagoak, argitik ilunera egiten dabenak, txipristindunak, intermitenteak. Argiak: seinaleetan, semaforoetan, dendetan, kalean, etxe-barruetan...

Testuen itzultzailea eta musika-interpretea zein antzezlea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-11-17 22:16

Eta buruan hori berori nerabilela, piano-jotzaileari itaundu neutsan, ia esperimentazino-saioren bat egitea posible ikusten eban, ia testu idatzi bati musikea ipiniko ete eutsan itzultzaile bat ondoan eukala testua interpretetan, ia ze eretxi ete eukan.

Shakespeare bertsolari (II)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-11-03 13:00

Shakespeare bertsolari saioa aurreratu neutsuen aurreko post-ean, eta kronika txiki bat egitera nator oraingoan. Prentsan, gitxi-asko, euki dau oihartzuntxua. Bertsolaritzea eta itzulpengintzea lotzea zan saioaren helburua, eta ez egoan argi zer ete zan joan zan asteko saioa: bertso-saioa, itzulpen-tailerra ala biak; beharbada horregaitik ez zan jente asko gerturatu...

Kurasanak eta croissantak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-22 13:47   Bertsolaritzea

Txangoa egiten genduan mugaz bestaldera, harako merkatal-zentro handi hareetara, geurean barre egiten dauen behiaren gaztairik ez egoala eta, harako koaderno eder hareek gurean ezin topauta ibilten ginalako edo zer dakit ba nik, urtean bateko mugaz bestaldeko euskal lurraldeagazko hartu-emonari eusteko.

Garbigailuak, ikuztegiak eta labanderiak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-13 20:38   Musikea

Nik ez daukat akorduan, baia, antza, etxeko garbigailuagaz umetan eukitako lehenengo esperientzietako bat makinearen erruletea mobidu eta tenperaturea aldatuteagaz batera etxekoon erropak hondatu izana da.

Euskera ikasleak Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-06 23:50   Musikea

Urtero-urtero egiten deutset itaun bera ikasleai: zergaitik hautatu dozue euskerea ikasgai legez?