Karrera sasoiko lagun ha

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-02-26 23:36

Eta zenbat eta gehiago errepasau orduan eta txarrago, borra-borra eginda burua, dana atzera irakurri behar!

Karrera sasoiko lagunagaz akordau naz: harek esaten eban azterketearen aurreko egunean ez ebala apunterik edo libururik ikutu bere egiten, etxetik kanpora pasetan ebala eguna: goizean tabernan gosaria hartu, paseoa emon, edo kirola egin, eta, ahal ebanetan, spara joaten zala.

Beti begitandu izan jat miresgarria: nik ez neban egundo lortu aldez aurreko antolamendu on hori, azken egunean lasai ibilteko modukoa. Akabuko egunean beti neukan zeozer dindilizka, errepasau (edo ikasi) beharreko. Beti egiten eustan iges daturen batek. Eta zenbat eta gehiago errepasau orduan eta txarrago, borra-borra eginda burua, dana atzera irakurri behar!

Pentsau gura dot berari be bardin pasau izango jakola hatan parau izan balitz, eta horrexegaitik egiten ebala urruntze-saio hori.

Karrera sasoiko lagun ha, baina, burua argi etorten zan, begi-zulorik barik, irribarretsu, azterketea hasi ordura arte begiak apunteetan parauta uleetatik tiraka joaten ginan agobios mari-kuadrileari kasurik egin barik.

Oraingo honetan aprobadea egin gura neuke neuk bere, baia aixxx... Halako gai hori atzera begiratu behar neuke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu