Argien urian...
2014-11-25 23:51 Jan edanakParis. Argien uria esaten deutse. Eta argien uria da. Edonon dagoz. Edozelangoak. Edozein ordutan. Argiak: koloretakoak, gorriak, berdeak, azulak, beilegiak. Argiak: argiagoak, ilunagoak, argitik ilunera egiten dabenak, txipristindunak, intermitenteak. Argiak: seinaleetan, semaforoetan, dendetan, kalean, etxe-barruetan...
Eta hainbeste argik badauka alde ona: gauez ibilteak ez dau horrenbesteko bildurrik emoten ingurua argiztatuta badago. Eta lehengoan horixe pentsau neban gabaz etxera bakarrik bueltau behar izan nebanean, hemen, Parisen. Baina autobusetik bajaukeran (alde on hori be badauka uri handiak, garraioak gau eta egun martxan eukiteak), eta oinak lurrean ipinteagaz batera, ene, ez noa hain berandu ba! (edo hain goiz, hobeto esanda) pentsau neban: txoriak kantuan egozan. Gora begitu eta hantxe, farolea biztuta arbolaren gane-ganean. Egunsentia zalakoan kantuan ete ebilzan etorri jatan burura, txoriek gabaz kantetan ez dabela eta...
Kontua da ze, Argiaren urian, txoriek ez dabela egundo lorik egiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!