Euskera ikasleak Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-10-06 23:50   Musikea

Urtero-urtero egiten deutset itaun bera ikasleai: zergaitik hautatu dozue euskerea ikasgai legez?

Danatariko erantzunak jasoten dodaz: arbaso euskaldunen bat eukiteak kuriosidadea pizten deutso bateri, katalanagaz eta galegoagaz probau ostean euskerearen barri jakin gura dau besteak, ordutegietan honexek baino ez eutsan enkajetan halako besteri (aaasko dira holangoak), linguistika ikasten dabilela eta alde horretatik interesgarria jako euskerearen egiturea beste bateri. Beti egoten da sorpresaren bat: aurten, gure herriko (ez Euskal Herriko, ez bada ni bizi nazen herriko) neskatila bat daukat klasean. Ordu gitxi egin ei zituan eskolan euskeraz, atzera hasi gura ei dau 0-tik; baina, hori ez da gehien harritu ninduana: euskera-eskola honeek etxeagazko loturea egiten lagunduko ei deutse. Berezia, ezta? Etxean ez dau inoz euskeraz entzun bere egin eta. Baina, tirozu, ez daiguzan trapu zaharrak atara eta gauzak nahastau: Erasmus truke batek Euskal Herritik datorren espainol-frantses elebiduna (halan izatea erabagi eben bere gurasoek) euskeradun egiteko balio badau txarto be ez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu