Zaratak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-27 14:50

Krik, klak, tin, pol-pol, tak, kriski, krausk, shhh, plaust, tirriki-tirriki-tirriki. Hotsa, harrabotsa, azantzea, iskanbila, burrunbea, isiltasuna. Eta danbarradea, oihua, danbada, ulua, garrasia, kalapita, bakealdia. Eta murmurioa, barriketea, berbaroa, karraskea, zarta, kriskitina, musikea, durundea eta oihartzuna. Ehunka soinu eta hots daukaguz; nork bereak, ganera.

Itzulpenaren ganeko metafora gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-18 23:33

Daborduko aurkeztutakoez ganera, beste hainbat batu dodazanez gero, atzera be itzulpenaren inguruko metaforen matrakeagaz natortzue (lehenago bere aitatu izan dogu-eta gaia eta blog honetan).

Itzuli: hizkuntza batetik bestera eta leku batetik bestera

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-08 17:57

Euskeraz itzuli berbeak hizkuntza batetik bestera igarotea zein leku batetik besterako bidea egitea adierazoten dau. Modu horretan, itzulpen linguistikoa ibilbide bategaz lotu daiteke, hizkuntza batetik bestera egiten dan bidea balitz legez.

2014-09-1

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-01 12:42   Musikea

Garraiobideen ordutegiak lehengora bueltauta, lantokietako (eta etxeetako) egunerokoak normalduko ete dira! Eta zenbat dieta hasi! Izen-emoteak gimnasioetan eta hizkuntza-akademietan! Ondo lustrau zapatak.

Botatekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-08-22 18:59   Jan edanak

Itzulpengintzearen eta musikearen arteko loturak zein ete diran, aspaldion buruan bor-bor ibili dot... Sarri itaundu deutsat neure buruari antzeko mekanismoak ete darabilzen testuen itzultzaile batek (testu bat irakurri, interpretau eta beste hizkuntza baten ipinten dauanean) eta musikari-interpreteak (partitura bat leidu, interpretau eta soinua ipinten deutsanean).

Bertoko paradisuak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-08-10 22:52

Kafea eta pintxoa. Egunkaria. Udako irakurketea. Gerturatutako lekukoaren berbaldia. Inork zerbitzatutako jatekoa. Bazkalondoa gerizpetan gordetako terrazan (beti itsasoari begira). Arratsaldeko pasinoa berderik berde. Oilasko errea, zerbezea eta musika afaritarako.

Martutene: ohar batzuk liburua irakurri ez dabenentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-07-29 14:49

Martutene liburukotea euki dot eskuartean, Saizarbitoriaren azkena, 782 orrialdekoa.

Okerreko bidetik...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-07-11 12:41

Et, et, et! Autobus-gidariak euskaraz ez ekialako pasau jat!

Euskerearen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-07-02 22:50

Euskararen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara ikastaroagaz topo egin dot.

Lobatxua

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-06-22 23:27

Zer dan etxeko lehenengo umetxua izatea. Zer dan, gero, umeek dakarrena...

Animaliak euskal sinbologian (eta XIV): txorien ganeko azkena

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-06-09 17:05

Ikasturtean zehar ekarritako Animaliak euskal sinbologian saileko azkena da hau, azken aleak legetxe, txorien ganekoa. Izan be, iruditeria zabala dago txorien inguruan.

Handitan izan gura dot...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-29 00:08

Nik neuk askotariko lanbideak euki dodaz olgetatan, baina ez neban inoiz esan: itzultzaile izan gura neuke. Eta ez dot halangorik esan dauen umerik ezagutu.

Animaliak euskal sinbologian (XVIII): txoriak eta aroa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-21 21:46

Urte askotan gura badok bizi, oiloakaz ohera eta txoriakaz jagi!

Itzulpen-irakurlearen paktua?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-14 22:11

Sarri esan izan da itzultzailea irakurle arretatsua dala, testu bat itzultzeko modu jakin baten irakurri behar dala testua, behin eta barriro irakurten dauala itzultzaileak testua. Gaiaren inguruko lan asko egin izan dira, berbarako, œLire pour traduire (Itzultzeko irakurri) izeneko tesia (Freddie Plassard-ena), itzulpen-prozesuko irakurketa-faseak, prozesu kognitiboak lantzen dituana.

Argitu dau udabarriak!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-10 17:45

Argitu dau udabarriak! Azkenean be.Eguzkiak barre egin deuskun honetan orain urte bi idatzitako kopla batzuk erreskatau dodaz.

Burutazinoak Ean

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-10 17:45

Poesia idazlee eta irakurleek alkar hartu dabe Eatarren eskuzabaltasun eta herriko kresalaren babosean joan jakun asteburuon. Eako poesia egunak izan

Animaliak euskal sinbologian (XVII): kukua

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-07 17:50   Begi betegarri

Kukuak Sanmarkotan kuku, Sanpedrotan mutu

Kukua entzuten danean dirua euki behar ei da poltsan; halan bada, urte horretan diru kontuetan suertea

Andereño Seberi

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-04-29 13:37

Denboragarrenera konturatuten da bat maisu-andereño batek zenbaterainoko markea itxi deutson, hainbat eta hainbat urteren ostean atzera agertuten jako begien aurrera harako andereño harek irakatsitakoa.

Animaliak euskal sinbologian (XVI): elaia, txindorra, epetxa, belea eta txantxangorria

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-04-23 18:14 Txorien artean begi onez eta txarrez ikusten diranak dagoz. Txindorrak, kasurako, barri onak dakarz, etxeko txoritxua dala dinoe. Elaia bere txori sak

Animaliak euskal sinbologian (XV): ahuntza eta akerra

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-04-14 22:53 Zenbat bider ez ete dogu errepetidu Akerrak adarrak okerrak ditu; edo Eneko okerrekoren akerrak adarrak okerrak ditu. Umetan asko kantetan genduan be