Lobatxua
2014-06-22 23:27Zer dan etxeko lehenengo umetxua izatea. Zer dan, gero, umeek dakarrena...
Kanta ederra deskubridu dot lobatxua loakartu guran: Egizu lo, Eñaut Elorrietak kantauta.
Orain lobatxuarentzakoak baino ez daukaguz, umearentzako begiradak eta berbak baino ez dagoz, harentxako dira pitxitxu danak. Etxeko garaitikoak bigarren, hirugarren eta laugarren planoetara pasau dira, eta txikiaren ganeko preguntak dira danak, halako keinua egin dauala, hainbesteko lotaldia egin dauala edo bestelago barretxua egin. Dana da etxeko kuttunaren argazkia eta bideoa, eta izan bere, hain da polita. Eskerrak lobea dana, neurea balitz dino batek; semeakaz disfrutau ezin izan nebana disfrutau gura neunke orain dino amamak (eta, zelan ez, bere semearen antza daukala); on hutsa da, ederto jaten dau, politena da berau eta halan dana.
Zer dan etxeko lehenengo umetxua izatea. Zer dan, gero, umeek dakarrena:
Egizu lo, gozo-gozo... Lo egizu, lo eztia... Ta agurtu iluntzeko eguzkia, ene txikia... Egizu lo amestia... Zure ondoan egongo naz, nire txiki, nire maite, ta egin lo, bihar arte... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm... Mmm... mmmmm...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!