2014-09-1

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-01 12:42   Musikea

Garraiobideen ordutegiak lehengora bueltauta, lantokietako (eta etxeetako) egunerokoak normalduko ete dira! Eta zenbat dieta hasi! Izen-emoteak gimnasioetan eta hizkuntza-akademietan! Ondo lustrau zapatak.

Estu daukazu beharreko trajea? Txiki eskolarako amantala? Batu eta ordaindu opor-aurretik barrenak hartzen eroandako prakea. Atara bai, abuztu osoan itxita egon ostean, kopistegi santu horretan behar zenduazan kopiak. Entregau liburutegian (bai, betiko ordutegiagaz dabiz atzera) udarako hartu zenduan eleberri errez hori. Ekin beharreko txostenei. Leidu eta ordenau postontzi elektronikoan kolpean sartutako mezu-partidea (hori informatikariari deitu behar izan ez badeutsazu, ordenagailuaren kodeak ahaztuta etorri zarala-ta!). Liburuen forro barriaren usaina da iraila, baina badauka gauza hoberik: ganerakoak beharrean hasi diranean norberak oporrak hartzea! Ondo etorri beharrera danori!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu