Handitan izan gura dot...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-05-29 00:08

Nik neuk askotariko lanbideak euki dodaz olgetatan, baina ez neban inoiz esan: itzultzaile izan gura neuke. Eta ez dot halangorik esan dauen umerik ezagutu.

Lo geratuten zan Ibai, eta handitan izan gura ebanaren ganeko amesa eukiten eban: batean zientzialaria, bestean taxi-gidaria, hurrengoan udaltzaina, eta hurrengoan alpinistea.

Gurean galdetu dot eta, antza, nik neuk ez neban handitan izan gura nendun lanbide horren barri emoten. Hori bai, hainbatean olgetan neban aizteagaz dala ikastolako autobuseko jagoleak ginala, dala andereñoak ginala (andrakila bakotxak bere fitxea eukan, azterketa, irudi eta guzti), dala medikua ta erizaina ginala (panpin dan-danak ipinten genduzan itxaron-gelan, eta banan-banan atendidu). Saltzaileak be sarri-sarri izan ginan: erropak, jatekoak, danatarik saldu geuntson alkarri zein lagun ikusezinei.

Gogoan dot gure lehengusuetako batek astronautea izan gura ebala, eta beste batek egunez hondartzako sorosle eta gauez kamioi-gidari. Lagunaren lehengusineari handitan zer izan gura eban galdetu eta mojea eta solterea esaten ei eban. Eta beste batek zabor-biltzaile izan gura eban (kamioiaren atzealdera kamioia martxan dala igoteak eta jauzi egiteak upealako inpresinoa egiten eutson, antza). Eskolan egon izan da beti baten bat mediku izango zala esaten ebana… eta gaur egun mediku da. Nik neuk askotariko lanbideak euki dodaz olgetatan, baina ez neban inoiz esan: itzultzaile izan gura neuke. Eta ez dot halangorik esan dauen umerik ezagutu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu