Animaliak euskal sinbologian (XVII): kukua
2014-05-07 17:50 Begi betegarriKukuak Sanmarkotan kuku, Sanpedrotan mutu
Kukua entzuten danean dirua euki behar ei da poltsan; halan bada, urte horretan diru kontuetan suertea dauka batek. Edozelan bere, ez da kukuaren zain egon behar, haren kantua entzuteak kasualidadea izan behar dau. Â Â Â Â Â
Kukua kantatzen hasten danean, kuku, zenbat urteko bizia emoten deustazu? itaunduten jako, eta kukuak zenbat jo, hainbeste urte biziko ei da bat. Kukua udabarrian jatorku, eta horregaitik esaten da kukuaren kantuak zaharraren arnasbarriztea dakarrela, izan bere, behin negua pasauta, urte sasoi lasaiagoa dator osasunerako. Hilko dan ustea daukagunagaitik horrek ez dau hurrengo kukua entzungo esaten da.
Kukua Andra Mari martirako (martiak 25) ez badator, kukua bera hil egin dala dinoe, eta Kukuaren heriotzeagaz lotuta, esalege da kukua hilten dauenak suerte txarra eukiko dauela aurrerantzean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!