Okerreko bidetik...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-07-11 12:41

Et, et, et! Autobus-gidariak euskaraz ez ekialako pasau jat!

Lagunak parranda egin dau, gaupasea... Geurean geratzeko esan deutsat, lo apur bat egin eta ostean joan daiten etxera. Sartu da ohean eta arteak hartu ezinda bost minutu bere ez ditu egin: isil-misil altxau eta joan doa.

Autobus-geltokian be ez da luzaroan egon: atoan etorri jako autobusa: X-era naroa autobus honek? galdetu deutso txoferrari. Gidariak erantzun:  sube. Eta, han doa gure laguna, pozik, zeozelan, taxia hartu barik autobusean laster ailegauko dalakoan etxera, bere ohera.

Baina, ez da ba autobusa autopistan sartu! Ez doa X-era, Y-ra baino!!!!!! Halan da ze, Y-ra ailegau, kajerua topau eta taxia hartu behar izan dau. Geurean lotu ez izanagaitik pasau jatzu, egin deutsat gedar.

Baina begiak zabalduarazo deustaz: Et, et, et! Autobus-gidariak euskaraz ez ekialako pasau jat!.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu