Animaliak euskal sinbologian (XVI): elaia, txindorra, epetxa, belea eta txantxangorria
2014-04-23 18:14 Txorien artean begi onez eta txarrez ikusten diranak dagoz. Txindorrak, kasurako, barri onak dakarz, etxeko txoritxua dala dinoe. Elaia bere txori sakratua da. Epetxa, ostera, ez da bapere estimadua, barri txarrak dakarzalako. Elaiak ura ekarri ei eutsan Ama Birjineari umea garbituteko, eta txindorrak berak garbitu ei eban; epetxak, barriz, kaka egin eutson umeari. Elaia eta txindorra txori estimaduak diranez gero, ez jake kalterik egin behar: umeek ez deutsee harrika egiten izan, eta ez dira txorion habiak hartzen saiatu izan. Esalege da lurrari bueltea emotean elairik ageri ez bada urte horretako uztea ez dala ona izango. Begi onez ikusten ez diran txorien artean dago belea. Belea txori listoa da, eskopetaz harrapetako gatxa. Bista oneko txoria da, eta esaten danez, usaimen ona bere badauka. Bele baltza bueltaka ikusi ezkero, auzotarren bat hilko ei da. Baten bat agonian egoanean, beleak hurreratzen zirala esaten zan lehen. Abadeeri beleak esaten eutsien, baltzez jantzita ibilten ziralako, eta begizkoa egiten ebanari belagilea esaten jakon. Gaitzezteko berbea da bele; Orixeren abesti herrikoian halan dakar: - neure senar tontozko, arto-jale aundizko / - neure emazte Belendin, katusaia deragin.Mikel Azurmendik ederto azaltzen ditu belearen ganekoak Euskal Nortasunaren Animaliak liburuan. Halan dino berak:
Txori honen beztasuna justifikatzeko gure herrian asmatu den ipuina oso adierazgarria da, eta familiarteko harremanekin, badu, hain zuzen ere, zer ikusirik. Erronkarin eta Nafarroa aldean jasota dakarkigu Azkuek: Noeren kutxako erroia zuria omen zen eta huraxe bidali omen zuen Noek uholdea guztiz amaitu zenentz ikus zezan. Gure erroiak, ordea, itzuli ez eta familiari bizkarra eman. Horregatik Jaungoikoak madarikatu egin omen zion, hau esanez zuri izan yaz, beltz itzuliren yaz, garagarzaroan ta gari-ilean urik eztuk edanen (19, 101). Etxetik irtetzeak itzultzea eskatzen bait du, gure esaera zaharrak dioenez. Udako bi hilabete horietan “ura edan baleza – zioten erronkariarrek- garagarra eta garia elokete gizonek ezaguturenâ€. Uztaila eta irailako belaren marrakak egarriz ittotzen dagoelako omen dira, baina haren egarriari esker Euskal Herriko gariak eta garagarrak ondi egiten dira. (...) Erroiak famili barnekoen alde tamalgarri eta dolugarria ei dakar. Adaztorrean izeneko ipuinean, goruetan dagoen andreari erroia datorkio bere familiakoen berri ematera. “Erroi zarra zer dakazu albiste?†galdetu eta txoriak zera adierazten dio, hogehita bat lengusu, neba eta nagusia bera ere gerlan hil bide zaizkiolaâ€.
Txantxangorriak bietarikoak ekarri leikez: barri onak eta txarrak. Batenbaten eskuineko aldean ipintzen bada, barri ona; ezkerreko aldean ipinten bada, ostera, barri txarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!