Itzulpenaren ganeko metafora gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-18 23:33

Daborduko aurkeztutakoez ganera, beste hainbat batu dodazanez gero, atzera be itzulpenaren inguruko metaforen matrakeagaz natortzue (lehenago bere aitatu izan dogu-eta gaia eta blog honetan).

Landarearen metafora organikoa San Jeronimok berak erabilten eban: itzulpena landara bat lur barrian ipintealangoa da, birlandatzea. Argia barrura sartu daiten, itzulpena leiho bat zabaltzea lakoa dala dinoanik be badago; edo ura atara daigun putsuko estalkia kentzeagaz parekatzen dauenik. Antzekoa da itzulpena eta fruituari azala kentzearen konparazinoa egitea (barrukoa jan daigun). Eta jateko generoakaz segidu ezkero: Haroldo de Camposek egindako teorizazinoari jarraituta, itzulpena kanibalizazino prozesu legez aurkezten da, banpirizanino legez, aitaren anikilazino sinboliko legez zein edo odol-transfusino legez.

Suzanne Jill Levinen metaforak dira ondoko honeek: itzulpena generoz aldatzea da, edo hilen eta bizien arteko zubia, edo berpiztea eta sakrilegioa era berean, edo esklabutzea eta askatasuna alkartuta. Itzulpena iraganaren eta orainaren arteko zubia be bada, lehengo testuen akorduaren eta etorkizuneko testuen artekoa. Eta baita ez-lekua be: inorena ez dan eremua; bertan, itzultzaileek bi aldeetatik jatorkozan erasoai egin behar deutse aurre. Akabetako, Benjaminen esana: harek itzulpena eta biziraupena bat zirala esaten eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu