Itzuli: hizkuntza batetik bestera eta leku batetik bestera

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-09-08 17:57

Euskeraz itzuli berbeak hizkuntza batetik bestera igarotea zein leku batetik besterako bidea egitea adierazoten dau. Modu horretan, itzulpen linguistikoa ibilbide bategaz lotu daiteke, hizkuntza batetik bestera egiten dan bidea balitz legez.

Irudi hori aldatu egiten da hizkuntza batetik bestera, halan irakurri deutsagu Aiora Jakari (bere tesia irakurgai dago hemen); berak Tymoczko ikertzailearenetik batu ditu ideiok: Indian, kasurako, bi berba darabilez itzulpena izendatuteko: rupantar eta anuvad. Lehenengoak forma-aldaketea esan gura dau, eta bigarrenak, ostera, ondorengo hizketa, jarraipena. Arabieraz, osterantzean, itzulpena izendatuteko berbeak, tarjama berbeak, bi adiera daukaz: biografia esan gura dau, baita definizinoa bere. Nigeriako igbo hizkuntzan tapia eta kowa berbak erabilten ditue itzulpena adierazoteko: lehenengoak deseraiki eta barriro kontau esan gura dau, eta bigarrenak zatitu eta barriro kontau. Tagalog hizkuntzeari jagokonez, itzulpena izendatuten dauen pagsalin berbeak "ontzi bateko edukia ontzi batetik bestera pasetea"-gaz lotuta dago.


Halan, berbarik berba, mundurik mundu eta herririk herri, itzultzea bide bat egitea da, eta itxura aldaketea, eta jarraipena,eta bizi izatea bera, eta definidutea, eta berreraikitea, eta ontziz aldatutea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu