Euskal Ikasketak Hungarian
2016-09-28 18:30Euskal ikasketak Hungarian, In memorian Ferenc Ribáry izeneko biltzarra antolatu eban Oxel Uribe-Etxebarriak, Budapesten dagoan euskara-lektoreak, Budapesteko ELTE unibersidadean (bertan eta Szeged-eko unibersidadean emoten ditu euskera-eskolak). Biltzarrean parte hartu genduan geuk bere, eta kronika txiki bat dakargu bertora.
Matxarden mundua
2016-08-08 08:19Bazenkian Google mapetan aurrera eta atzera mobiduten dan “panpinatxua” ez dala persona baten irudia? Matxarda bat ei da: bai, matxarda bat, pintza bat, kako bat, gantxo bat. Arropak eskegiteko halango bat. Ez dauka itxurarik, ezta?
Poesia egunak 13
2016-07-19 10:01Dana hasi ei zan itsasertzeko lorategi baten. Biluzik joaiazan eta sagarrari kosk egin ete eutsen ez dakigu…
Galdera gatxak
2016-07-07 09:33Azterketarik azterketa, probarik proba, epaimahirik epaimahai, zaintzaile, aztertzaile, idazkari edo zuzentzaile ibili ostean ikusi eta entzundakoak.
Euskararen ganeko diskurtsoak
2016-05-30 13:49Aurreko astean Gasteizko Oihaneder Euskal Etxean izan nintzan Jone Goirigolzarri soziologoak eta Beñat Garaio soziolinguisteak eskainitako Nazio bat, hizkuntza bat? berbaldian.
Ez gara itsas nabigatzaileak, baia munduan ibili gura dogu
2016-05-11 13:18Ez gara itsas nabigatzaileak, baia munduan ibili gura dogu; horixe esan deutse itzultzaileez Mariya Petrova Pachkova irakasle eta itzultzaile bulgariarrak gaur Letren Fakultadera agertu diran ikasleai eta itzulpenzaleai.
Europa bat-batean, itzultzen...
2016-04-29 12:50Aurreko postean aitatu nenduan legez, Europa bat-batean ekimeneko pare bat saiotan interprete beharretan ibili nintzan.
Mundu bat, hizkuntza-anitza, hizkuntza danatatik pasauta, hizkuntza bat bera bere isildu barik
2016-04-19 20:01Europa bat-batean ekimena martxan da egunokaz: Euskal Herriko zazpi probintziak pasauko ditue inprobisatzaile sardiniarrek, katalanek eta kurduek bertsolariakaz batera. Hizkuntza gitxituetan egindako ahozko inprobisazinoa ikusgai egitea izan da Mintzolaren eta DSS2016ren asmoetako bat nazinoarteko inprobisatzaileen topaketa honetan.
Mihin puntan!
2016-04-14 12:37Sur le bout de la langue! (Mihi puntan!) izena eukan joan zan eguenean Sorbonne Nouvelle- Paris 3 unibersidadean Gaston Miron bibliotekan antolatutako performanceak. Montre moi ta langue (Erakutsi mihin/hizkuntza hori!) izeneko proiektu zabalago baten barruko ekitaldietako bat izan zan, zeozelan, sorkuntzea eta akademia buztartzeko jardunaldi bati akabua emoteko gogoetarako jaialdi modukoa.
Hizkuntza-hautuak, elebitasuna, itzulpena, etikea eta abar
2016-03-28 19:20Hizkuntzak batzutan oztopo dira, hizkuntzak batzutan inposaketa dira; beste batzutan zubi (hizkuntza berberok). Edizino eleanitzak batzutan hizkuntza txikia agerrarazoteko tresna dira; beste batzutan hizkuntza handiak berragerrarazoteko bide.
Arrazakeriaren kontrako egunean, itzulpenaren alde
2016-03-22 11:13Arrazakeriaren kontra egiteak itzulpenaren alde egitea dakar ia-ia berez, akabu baten, askotan hizkuntza desbardinekoak izaten diralako gu ez bezalakoak. Itzulpena, zubia dan aldetik, kulturartekotasuna sustatzeko bidea da, bai integrazinorako, bai norberaren ikusmoldeak eta jakintzak zabaltzeko.
Nazinoarteko biltzarretara, zertan?
2016-03-15 11:29Herriko euskera taldearen berrabiaratze-argazkira joateko modurik ez daukazula esan deutsezu, kongresu batera zoazela eta egun hori bidaian egingo dozula.
Kafea
2016-02-19 16:44Merezidu dau, bai, uriaren alde batetik bestera txangoa egitea, diru hori merezidu dauen KAFE bategaitik. Eta, merezi dau, bai, aurrerantzean, kafe txar danak ordaindu barik itxiteak.
48 ordura... Bota bako bertso bi
2016-02-08 12:05Lau berba egin doguz eta, besteak beste, kontau deutset arin akabetako gogoa daukadala. Emon deuskue abisua: barrura. Gaia: atea itxita topau dozu.
Aspaldi probau barik eta...
2016-02-07 14:45Sarri akordau nintzan atzo Bertsolari filman egiten dan azalpenagaz: bertsoa kantetea labarraren ertzean ibiltea langoa da. Labarrean behera ez egitea lortu neban atzo, baina bardin-bardin izan eitekean kontrakoa, hori bere badakit, ondo jakin bere.
Ahozko literaturearen ikerketan aberats negua
2016-01-22 12:45 KultureaBadago Euskal Herrian kontalari multzo bat bere praktikea artegintza legez sentiduten eta praktiketan dauena, kontalaritza zaharraren eta barriaren arteko jauzia egin eta errepertorioa barritu dauena, eta halan da bere, euskal literaturearen historiatik kanpo geratu ohi dana.
2016rako eskariak jabekideen erkidegoari
2016-01-12 21:13Jabekideen erkidegokoek 2016rako asmo onak beteko zituelako esperantzea eukan, auzokoak ez zirala bere etxean sartuko (ez zentzu fisikoan) baina, baita zera bere! 2016rako asmoek ez daukie zerikusirik, antza, lagun hurkoa behazulotik kontroleteagaz.
BeƱat Gaztelumendiren berbei tiraka
2015-12-22 20:02Sarri komentau izan dogu lagunartean bertsolari eta musikari lotsati asko dagoala, taula ganean lotsea ostontzen dabenak.