2016rako eskariak jabekideen erkidegoari

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-01-12 21:13

Jabekideen erkidegokoek 2016rako asmo onak beteko zituelako esperantzea eukan, auzokoak ez zirala bere etxean sartuko (ez zentzu fisikoan) baina, baita zera bere! 2016rako asmoek ez daukie zerikusirik, antza, lagun hurkoa behazulotik kontroleteagaz.

Jabekideen erkidegokoek 2016rako asmo onak beteko zituelako esperantzea eukan, auzokoak ez zirala bere etxean sartuko (ez zentzu fisikoan) baina, baita zera bere! 2016rako asmoek ez daukie zerikusirik, antza, lagun hurkoa behazulotik kontroleteagaz.

Halandaze, etorkinak eskariak egin deutsoz bere jainkoari, eta jabekideen erkidegoko lehendakariari (garaitiko auzokideai danaren barri emongo deutsielakoan). Auzokoai opa deutse:

- Hartu dagiela hegazkin bat, edo itsasontzi bat, baina ez oporretan joateko, beste herrialde batera joan daitezen baino, etorkin legez, aprobea egiteko ez bada bere.

- Entzun dagiela inoren diruak lapurtzera etorri dirala (euren erkidegoko jabeai alokairua hilero-hilero ordaintzen badeutse bere).

- Konturatu daitezala zer dan auzokoak bentanatik begira eukitea, etxera igoten dituezan altzariak zer ete diran begiratu eta atoan jabeari kontetako: alokairuan daukazan familiak halango mahaia edo bestelango aulkia igon dabela, eta ia zertarako gura ete dabezan altzariok, eta jagoko ete deutsen etxea...

- Sentidu dagiela auzokoak adi daukiezala, etxean zenbat sartu diran kontetan (auzokideenean gabon-afarian bere beste hainbeste eta gehiago batu zirala kontuan hartu barik).

- Izan daitezala portalean gertatutako gauza txar guztien susmagarri (eurak edo euren lagunak).

Jagokozan ondoreak euki daiazan sinatzen dau eraikinean alogeran bizi dan etorkinak (eze, inok ez ei ditu halangoak egiten... etorkin bat norberaren jabekideen erkidegokoren baten etxera bizi izaten etorri arte).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu