Ahozko literaturearen ikerketan aberats negua

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-01-22 12:45   Kulturea

Badago Euskal Herrian kontalari multzo bat bere praktikea artegintza legez sentiduten eta praktiketan dauena, kontalaritza zaharraren eta barriaren arteko jauzia egin eta errepertorioa barritu dauena, eta halan da bere, euskal literaturearen historiatik kanpo geratu ohi dana.

Hotz eta hots etorri da aurten negua, ahozko literaturearen ikerketan aberats. Jabier Kaltzakortak joan zan abenduaren 21ean defendidu eban Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa doktorego tesia, eta hilebetegarrenean, Leire Diaz de Gereñu Lasagak Jendaurreko konta-saioa: gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua izenekoa. Azken hori dogu gaur berbagai.


Badago Euskal Herrian kontalari multzo bat bere praktikea artegintza legez sentiduten eta praktiketan dauena, kontalaritza zaharraren eta barriaren arteko jauzia egin eta errepertorioa barritu dauena, eta halan da bere, euskal literaturearen historiatik kanpo geratu ohi dana. Bada, pozik agertu ziran tesi-kontakizunera etorritako euskal kontalariak: Tesia bera euren diziplina agerrarazoteko modu bat zala eta halango ikerlanek kokatu egiten dituala kontau euskun hogeita sei urtean kontu-kontari ibilitako artisteak: ez errezitau, ez antzeztu, kontau egiten dodala espliketan joaten jatan denpora hori guzti hori galdu behar ez izateko bideetako bat dala esan euskun. Leire Lopez de Gereñuk euskal kontalaritza modernoa kokatu dau Europako joeren barruan, eta euskal kontagintzea genero berezitu legez definidu eta ezaugarritu dau.

Horrezaz gan, hamar kontalariren praktika kokatuak jaso, transkribidu eta berak eregitako metodologiaren bidez aztertu ditu: ardatz horizontalaren eta bertikalaren arabera aztertu ditu konta-saioak. Izan bere, konta-saioetako irekiereak, garapenak eta itxiereak barruko planifikazino bat daukie, hainbat narrazino-ziklok eta artekaketek eregiten dabena; horrezaz gan, askotariko diskurso muetak txandakatzen dira ardatz horizontal horri eusteko, ardatz bertikalean, zubi baten zutoinak balira legez. Ardatz horren arabera azaldu ditu Leire Diez de Gereñuk Carrerreren, Amestoiren, Añorgaren, Rekalderen ahozko kontakizunak. Zalantzarik barik, ikerketa sail barri bat abiarazoten dau ikerketa-lan mardul honek, eta beste hainbat ahozko jardun aztertzeko baliogarri da, bertsolaritzearen ikertzaileek, berbarako, beste eredu bat daukie hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu