Jentea da bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-09-01 11:57

Bidaietatik bueltan burura etorritakoak: lekuak ala personak?

Bidaietatik bueltan, zer gogoratuten dogu ikusi edo bizi izan dogunetik? Zer jatorku burura ezer baino lehenago bidaiaren ganean itauntzen deuskuenean? Zer aitatuten dogu bidaietako pasadizoak kontetan doguzanean? Aspaldi ikusi bako lagunakaz afari-legea egin artean biztu jat argia: konturatu naz eurek, behintzat, ikusitako lekuez baino gehiago, bidean topautako pertsonez zein bidelagunez egiten dabela berba: ordukoan oraindino ezin zala mugea familia-liburu barik pasau eta halako zaindarik altoa emon eutsela; hurrengo egunean pasoa emoteko ordua emon eutsela beste zaindari harek; halako lagunak ez ebala gura baimena eskatuten joan kuartelera; hotel baten apopilo bitxia topau dabela oraingo honetan, eta zer esaten izan dauen; autobus bete turista etorrela eta tabernea itxi eban tabernariaren istorioren bat bere aitatu dabe, eta bidaia haretan gu ume-umeak ginala bere bai; beste baten urlia, sandia eta berendia etorri zirala geugaz batera… Baten bere ez dabe aitatu paisajea, museoa, labarra, jauregia, ostatuko fatxadea… Edo oso gitxitan. Bertako urak hotz baino hotzago bajetan zirala bai, esan dabe, ama uretara jausi zala akordarazo dabenean…

Gaur, bidaiatik bueltan, lagunagaz aurreko egunetako errepasoa egindakoan, neuk bere: halako ezagutu dogula, halakok sarrarazo gintuela jauregian, halakoren ahiztarenean geratu garala lotan... konpainia jatort burura, lekua baino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu