Kafea
2016-02-19 16:44Merezidu dau, bai, uriaren alde batetik bestera txangoa egitea, diru hori merezidu dauen KAFE bategaitik. Eta, merezi dau, bai, aurrerantzean, kafe txar danak ordaindu barik itxiteak.
Hogeita lau orduko tartean hiru bider egin dogu urgoratxuan dagoan tabernarako txangoa. KAFEA. Sona-ona dauka, bost-sei modutara prestetan dabe, besterik ez; ez kikara eta ez koilara, basu txikian. KAFEA.
Tabernea ez da egonean egotekoa, zutunik hartzen da. KAFEA. Dan ordua dala bere, lau tabernari geratu bere egin barik, atara eta atara. KAFEA. Taberna-barrako garagardao txorrotek bits gitxi egiten dabe, eta ber-bertan eihotako garauen ura gozetako likoreen botilak baino ez dira zabaltzen bertan. Espezializauta dagoz, eta euren produktu-izarra da. KAFEA. Bai, merezidu dau joateak, baita uriaren bestaldean bazagoz bere. Eta, ez, ez da besteak baino garestiagoa (beste asko baino merkeagoa da, ganera). KAFEA. Plazerra halango KAFEA hartzea, plazerra eta barri ona oraindino gauzak gustu onagaz egiten dirala jakitea eta badala oraindino bere KAFEA ondo eta gozo ataraten dauen tarbernarik.
Eze, zenbat gaztaina-ur edandakoak gara, kafearen izenean (eta oraingoan bai, minuskulaz dinot): eze, euro eta euro bi arteko ordainketeak garrantzi handirik ez daukala eta, zenbat txar edan dogun. Merezidu dau, bai, uriaren alde batetik bestera txangoa egitea, diru hori merezidu dauen KAFE bategaitik. Eta, merezi dau, bai, aurrerantzean, kafe txar danak ordaindu barik itxiteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!