Galdera gatxak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-07-07 09:33

Azterketarik azterketa, probarik proba, epaimahirik epaimahai, zaintzaile, aztertzaile, idazkari edo zuzentzaile ibili ostean ikusi eta entzundakoak.

Azterketarik azterketa, probarik proba, epaimahirik epaimahai, zaintzaile, aztertzaile, idazkari edo zuzentzaile ibilita, erlojuaren kontrako ariketak, irakasle batek edo talde batek prestautakoak, ikasleak beretara landutakoak, Autonomia Erkidego jakin bateko ikasleentzakoak, Espainiako Ministerio batek kutxa barruan sartutakoak ikusten ditu batek... eta askotarikoak topetan ditu: labur erantzutekoak, luze idaztekoak, ahoz aurkeztekoak, tik batez marketakoak, arkatzez egitekoak, PCan erantzutekoak… eta antzeratsu zuzentzen ditu, gorriz, arkatzez, aldaketen kontrola erabilita, akta batean beste kide bigaz batera sinatuta… eta gorde, bueltatu edo etxera eroaten ditu… eta kodeak izenak, ikasle ezagun eta ezezagunak, eskolara agertu diranak, arpegi barriak, gazteak, gazteagoak, zaharrak, norbera baino zaharragoak… topetan ditu artean… eta eskerrak emoten deutsiez, edo negar egin, edo metaforikoki negar egin, edo barrikusketara agertu ez... eta kalean agurtzen dabe, edo keinu egin, edo aditu... eta kate, ondo, oso ondo, bikain, ohorezko matrikulea, plazea, gura eben ikasketetarako notea, gradua… lortuten dabe hautagaiek, edo ez.

Baia, askotariko itaunak idatzi, entzun eta ikusi izanagaitik, hileotan subertau jatan gatxena, eta inoizkorik gatxena,  gure etxeko atariko eskilaratan jarrita egin deutso lobatxuak aititari: aitita, zegaitik dira karramarroak biribilak?.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu