Egitekoen zerrendea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-06-14 16:09

Asko miresten dodaz egitekoak buruan gordeten dituen personak, miresten dodaz egitekoen zerrendea ez ahaztuteko daukien gaitasunagaitik, edo beharbada, miresten dodaz buruan gordeteko beste egiteko daukiezalako, ez gehiago.

Espilua

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-05-23 12:44

Latinetik hartutako mailegua da espilua (speculum), eta Lazarragaz geroztiko testuetan dago jasota euskal testuetan. Ispilua izango da aurtengo ardatza Literaturia jaialdian, eta Gure isla da da aukeratutako leloa. Izan bere, antolatzaileek dinoen legez, askotan jazoten da irakurten hasi eta zeure burua deskubriduten dozula bat-batean, esaldiren baten, pasarteren baten… Horrez ganera, espilua sarri agertu izan da literaturan, eta indar handiko ikurra da.

Kontzertuetako fauna

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-05-14 16:44

Aspaldi kontzertu batera joan barik, eta ahaztuta neukan bankuan agindua emon behar dodala online erosketak egiteko, kodeak telefonora ailegetan ez jatazala eta txartelak eskuratzeko lagunak endredetan ibili behar ez izateko. Aspaldi kontzertu batera joan barik, eta ahaztuta neukan zelako faunea ibilten dan halakoetan. Batzuk, bakarrik joaten dira, eta besteak taldean, esaterako.

Itxarongelan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-04-14 11:55

Itxarongelan zain, inori begira...

Metaforaz metafora itzulpenaren bila (eta IV)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-03-20 12:49

Euskal idazle batek itzulpenaz jarduteko darabilen metaforea dakargu: Atxagak itzulpena kristalezko zubi bat dala dino.

Metaforaz metafora itzulpenaren bila (III)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-03-09 08:23

Etxeko idazle batenetik dakarguz gaur itzulpena antzeratzeko metaforak eta itzulpenari buruzko gogoetak, hain zuzen bere, Harkaitz Canorenetik.

Metaforaz metafora itzulpenaren bila (II)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-02-28 12:13

Aurreko asteko zerrendea luzatu guran gatoz gaur, itzulpena eta itzultzaileak definiduteko erabili izan diran metaforak eta konparazinoak kolekzinora batu guran.

Metaforaz metafora itzulpenaren bila (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-02-20 11:28

Blog honetara sarri ekarri doguz itzultzea, itzulpena eta itzultzaileak definiduteko edo deskribatuteko baliatu izan diran metaforen ingurukoak. Bildumagilearen harra barru-barrura sartuta, beste moltsotxu bat eginda, pitxien kaxan sartu dodaz; eta hemen erakutsi gura neuke bildumatxua, berbak eta metaforak bildumazaleen azoketara eroan ezin dirala ta.

1998ko Ibilaldiaren akorduak 2017an

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-02-13 11:51

Sarri bere sarri ailegetan jakuz sareetatik mezu, argazki, txiste eta bideoak. Iragazi egiten doguz, batzuri paso, besteri irri… Batzuk zer diran bere begiratu barik borrau egiten doguz; eta, beste batzuk, ostera, hunkitu egiten gaitue, pentsauarazo… eta, kasuren baten zeozer idaztera bere eroaten gaitue; halantxe suertau jat sakelakoan Zer da ibilaldia? Ibilaldia 98 izeneko bideoa joka hasi danean.

Esan gauza politak be umeai

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-02-02 16:22

Sarri ondo esanak eta eginak berez berez halan behar dabela eta goratu beharrik ez dagoala uste izaten da; umeek txarto esandakoak zein egindakoak zuzentzeko, barrez, atoan erreakzionetan dabe nagusiek. Bada, gogoaratu egizu umeai gauza politak bere esan behar jakiezala.

EkoLinguA eztabaida-saioak (eta VI)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-01-23 10:18

EkoLinguA eztabaida-saioetako gogoetakaz akabetan joateko, irakaslegaien arteko gogoeten artean oro har arretea jo eta arduratuta itxi naben kontu batzuk ekarri gura neukez oraingo honetan.

EkoLinguA eztabaida-saioak (V)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-01-10 21:46

Ikasleakaz egindako EkoLinguA eztabaida-saioetatik gogoeta gehiago dakardaz oraingoan bere. Hari baten inguruan talde txiki batek edo besteak plazaratutako ideak barik, han eta hemen nahas-mahas geratu diran ideak batu dodaz saileko bosgarren post honetan.

EkoLinguA eztabaida-saioak (IV)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-01-04 22:24

Aurreko hiruretan legetxe, orain be euskerearen inguruan antolatutako EkoLinguA eztabaida-saioan etorkizuneko irakasle-talde bateko kideek plazaratutako ideakaz nator.

EkoLinguA eztabaida-saioak (III)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-12-29 12:32

EkoLinguA eztabaida-saioetan parte hartu dauan talde txiki baten, 14 urteko Aimar izeneko mutikoarena aukeratu dabe solas-jokoan proposatutako txartelen artean: euskerea ikastea "rollo hutsa" begitantzen jako Aimarri. Eztabaida-saioko parte-hartzaileek dinoe oso-osoan identifikau dirala Aimarregaz, dala euren azalean bizi izan dabelako sentipen hori, dala irakaskuntza-praktiketako zentroetan halako esanak entzun deutsiezalako ikasleai.

EkoLinguA eztabaida-saioak (II)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-12-15 20:13

Atalka ekarri gura neukez EkoLinguA eztabaida-saioetan azaleratutako gaietako batzuk; ez dira danak nireak: graduko azken urtean dagozan ikasleen gogoetak dira. Sarri ez dakargu gakorik, egoeren deskribapenak baino; lantzean, dana dala, neure eretxiak edo akorduak bere txertatuko dodaz. Dakardazan gauza asko eta asko jakinak dira eta danok be konturatuta gagoz halangoakaz daborduko.

EkoLinguA eztabaida-saioak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-12-13 12:39

Gai gatazkatsuen inguruan eztabaidatzeko jokoak dira Play Device izenekoak, eta euskerearen egoerearen ingurukoa bere badago (euskeraz eta gaztelaniaz): EkoLinguA. Herritarrek hizkuntzen inguruan darabizen argumentuak indartuteko eta egoera linguistikoei ahalik eta erantzunik egokienak emoten lagunduteko helburuagaz sortu eben jolas hau Eusko Ikaskuntzak eta Soziolinguistika Klusterrak.

Editorea

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-11-23 00:11

Gane-ganean daukagu Durangoko Azokea, eta laster dira idazleak plazan, standetan, irakurleakaz berbetan... Bada, idazle askoren atzean editorea dago. Zein dira, baia, editorearen atazak? Zer egin behar leuke editore onak? Zeren parekoa da editorea? Itaun horreen erantzunetako batzuk batu dodaz edizinoaren historia garaikidearen ganeko jardunaldi batzutan, hainbat editoreren ahotik.

Xilaba: eguna Baionan emon osteko sei akordu

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-11-17 11:04

Joan zan zapatua Baionan emon genduan egunpasa, Xilaba bertso-txapelketako finalaren atxakian. Atzera begira ipini, egunaren errepasoa egin eta hainbat gogoeta jatordaz.

Irakasleek gogoratu beharrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-10-27 23:32

Irakasleek (eta garaitikoek) gogoratu beharreko hainbat kontu entzun dodaz azken egunotan, eta bildumatxu bat dakart bertora.

Euskerearen bestiarioa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-10-10 12:56

Saioko gidariak itaundu dau: zuen inguruko animalia bat balitz euskerea, zein animalia izango litzateke?