Metaforaz metafora itzulpenaren bila (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-02-20 11:28

Blog honetara sarri ekarri doguz itzultzea, itzulpena eta itzultzaileak definiduteko edo deskribatuteko baliatu izan diran metaforen ingurukoak. Bildumagilearen harra barru-barrura sartuta, beste moltsotxu bat eginda, pitxien kaxan sartu dodaz; eta hemen erakutsi gura neuke bildumatxua, berbak eta metaforak bildumazaleen azoketara eroan ezin dirala ta.

Blog honetara sarri ekarri doguz itzultzea, itzulpena eta itzultzaileak definiduteko edo deskribatuteko baliatu izan diran metaforen ingurukoak: kasurako hona eta hona; eta baita hona bere. Eta hona. Eta hona. Bildumagilearen harra barru-barrura sartuta, beste moltsotxu bat eginda, pitxien kaxan sartu dodaz; eta hemen erakutsi gura neuke bildumatxua, berbak eta metaforak bildumazaleen azoketara eroan ezin dirala ta.

Itzulpena ispiluen gela bat da: uneoro dabil itzultzailea mezua hizkuntza-testuinguru batetik bestera eroan guran, eta itzultzaileak isla egiten dau, eta bere burua islaturik ikusten dau ispilu batean eta bestean, testu batean eta bestean.

Itzulpena bostekoa emotea da: jatorrizkoaren idazleak eta itzultzaileak eskua luzatzen deutsie alkarri, eta eskua emoteak bien arteko tratua eta konfiantzea erakusten dau.

Jende multzo bat errekearen alde batetik bestera salbu eroatea da itzulpena, kulturearen, gizartearen, politikearen… azpi-korronteek mobiduten ditue errekaren urak, eta itzultzaileak horreen arabera nabigatzen dau. Bada, alde batetik besterako txalupa-bidaia, korronteen araberakoa izaten da.

Itzultzea da xakean olgetea norbera baino talentu handiagoa daukan aurkariagaz: piezeagaz mogimendu misteriotsua egiten dau aurkariak, eta itzultzaileak mobimenduari adi begiratzen deutso xake-taulearen ganean, horren atzean zer dagoan deskubridu guran (zergaitik erantzuten dau halango pertsonaiak berba horregaz?, zergaitik ipini dau berba hau esaldiaren hasikeran eta ez akabuan?...).

Itzultzailea orkestra zuzendarialangoa da: kasurako, jatorrizko olerkiaren musikea aurkeztu gura dau, interpretazino apart eta sakona emonagaz bat.

Itzultzaileak landarezainak legez egiten dau: landara exotiko bat bere habitatetik atera eta bere habitatetik kanpo hazi eta zaindu.

Itzultzailea gidari bat da, bidaia-gida bat: autorea bideratu egiten dau atzerrian.

Itzultzailea ninja bat langoa da: zeozer ondo egin ez dauanean baino ez zara ohartuten bertan dagoala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu