Itzulpenaren metaforak
2014-03-09 18:57Itzulpena eta metafora berben etimologia antzekoa da (trans eta meta ez dira zentzuz bardin-bardinak, baia, hain zuzen bere bata bestearen metaforatzat hartu leitekeazala dinoanik bere bada, akabu baten biak diralako “ordezkatzeaâ€). Edozelan bere, historian zehar itzulpenaz berba egiteko sarri erabili izan dira metaforak, metaforaren bat erabili barik itzulpena zer dan definidutea ezinezkoa balitz legez. Esan leiteke metafora bera itzulpenaren ganeko gogoetaren ezaugarri bat dala.
Gure irakasleak dinoanez, aldi bakotxean metafora bat nagusituten ei da (kultur jakin baten barruan beti bere), eta ganerakoak horrexen bariazino legez hartu leikez. Beste alde batetik, garrantzitsua da azpimarratutea metafora horrek loturea daukala lekuan eta garaian itzulpenari buruzko ideia zabalduenakaz; halan da ze, metaforak balorizatzaileak izan daitekez, edo ez. Guztiz ezbardinak dira, esaterako, gurean hain sarri entzuten dan “tradutore, traditore†hori edo kultura txinatarrean darabilen irudia: zeta-harrarena, hain zuzen bere.
Atzera bere geurera etorrita, lau metafora nagusi ikusten ditu geure irakasleak Frantziako itzulpenaren historian (eta hori berori mendebaldeko kulturatara zabaldu leike):
Itzulpena oreka da. Itzulpena balantzearen alde bakotxean balio bereko txanponak ipintea dala esan eben antxinako hainbat pentsalarik. Irudi horren segida dira itzultzailea zor gisa azaltzen dabenak, txanpon ezbardinagaz bada bere akabuan balio bera lortu beharraz dabizanak.
Garai klasikoan itzulpena arteen eremuko kopiakaz lotu izan da: kopia, grabatua, zuri baltzean egindako irudia… Edozelan bere, gitxiago balio dau kopiak.
Erromantikoen sasoian transmigrazioaren irudia agertuten da, arimaren enkarnazioarena. Halan irudikatzen da itzulpena: arima bat gorputz batetik bestera pasetea. Gerora datorren bariante materialistago batek bere, oinarrian gauza bera dino: jantziak aldatutea da itzulpena.
Gaur egun nagusi dan irudia garraiatzailearena da. Baina zer da garraiatuten dan hori? Peajerik ordaindu behar ete da? Zein? Nondik nora egiten da garraioa? Horrexek dira gaur eguneko itzulpen-hauziak.
Gure irakaslearen iritzian beti bere, itzulpena definitzeko daukagun zailtasunak dakarz metafora horreek danak.
PD: Gaiaz berba egin izan dogu lehenago bere: hemen eta hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!