Itzulpengintza eta espazioa
2015-03-21 21:06Ekarri izan doguz lehenago bere blog honetara itzulpengintza edo itzulpena definiduteko edo azalduteko bildutako metaforak. Bada, oraingo honetan espazioagaz zerikusia daukien konparazino eta metafora pare baten egin gura izan dot arretea.
Itzultzaileak, itzulpenzaleak eta itzulpenaren ikertzaileak arean astronautak badira bere, arean estralurtarrak badira bere, oraingo honetan ez nabil Lur planetaz haragoko Espazioaz, izarrak, astroak, meteoroak batzen dituan unibertsoaz. Oraingoan lekuaz, tokiaz, guneaz, lurraldeaz, eremuaz nabil.
Ekarri izan doguz lehenago bere blog honetara itzulpengintza edo itzulpena definiduteko edo azalduteko bildutako metaforak. Bada, oraingo honetan espazioagaz zerikusia daukien konparazino eta metafora pare baten egin gura izan dot arretea.
Izan bere, itzultzailea munduko mapa literarioa osatzen laguntzen dauan kartografoa dala leidu izan dot lekuren baten, bai eta argazkilari panoramikoa dala bere.
Itzulpenak probintzia asko eta askogaz mugea egiten dauala bere idatzita geratu da. Eta hainbeste probintziagaz egiten dau mugea itzulpenak eze ikertzaileak ezin dauan itzulpenaren lurraldetik beretik bakarrik aztertu berari jagokon kokapena. Ikertzaileak ezin ei dau puntu bakarretik arakatu bere itzulpen-ingurua. Behar dan moduko esplorazinoak egiteko, ondoko lurraldeetara egin behar dau sartu-urtena, auzokoen jarraibideai eta aholkuai jaramon egin behar deutse, eta, batez bere, lurraldeen arteko zubiak eregi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!