Idazleak eta itzulpena

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2013-09-18 20:45 Bi eginbehar daukadaz asteburuon Corken: Shandon elizdorreko erlojuetan zer ordu dan begitu, halan eskatu deustielako; eta euskal idazleen itzulpen-ohituren eta jarreren ganeko berbaldia emon, behin berbaldi-proposamena aurkeztu, onartu eta uda horretan beharrean emotea erabagi nendulako.Bihar urteten dau hegaldiak, eta zeuon danon osasunean garagardo kupel eder bat edango dot, ez nire betebeharrak akabau aurretik. Euskal Herritik bertara joanda, Unai Elorriaga, Elizabete Manterola, Ibon Uribarri eta Ur Apalategi be hantxe izango dira. Inork programearen barri gura badau: http://self-trans-iberia.blogspot.fr/ Han aurkeztuko dodazan berba batzuk dakartzuedaz. Ez dira neure berbak, neuk batu baino ez dodaz egin: itzulpenaz berba egiteko idazleek darabilzen metaforak dira. - Itzulpena beti iruditu zait abegi-ekintza bat (…) beste etxe batetik datorrenari atea zabalean zabal irekitzea (Landa, 2006). - Itzulpena da zirugia (Landa, 2013). - Itzulpena zinez harri angeluarra da. Benetako giltzarria (Atxaga, 2013). - Irakurtzeko eta idazteko modu bat izan da niretzat itzulpena (Sarrionandia, 2013). - Itzultzailea hizkuntzen bitarteko zubia, mediuma edo chamana izan daitekeelarik. Bere maneran jainko bat da. (…) Harreman bat da. (…) Merkatu erraldoi bat (…) Benedikatze bat (…) Norberaren idazkeraren ikertzeko bidea (…) Norberaren ezagutzeko xedra da. (Borda, 2013). - Gure kasuan itzulpena psikoterapia modu bat liteke frantsesarekin bake-eremu baten finkatzeko. (Borda, 2013). - Itzultzaileak badu ikertzailetik zerbait, ikertzaile intimo bat, inoren larruan sartzen espezialista: interprete bat ere bada, idazlearen ahotsa ekartzen digun medium gisakoa… (Cano, 2013).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu