Dantz Festibalak 10 urte beteko ditu aurten
2026-01-02 09:44 MusikeaAbuztuaren 28 eta 29an izango da eta daborduko sarrerak salgai dagoz.
Dantzek, musika elektronikoan eta abangoardian oinarritutako kultur-markea eta proiektu-laborategiak, Dantz Festival X, jaialdiaren 10. edizinoa, iragarri dau. Ekitaldia 2026ko abuztuaren 28an eta 29an egingo da Miramongo Anfiteatroan. Aurreikusitako eskari handiaren aurrean, Dantz Festivalek ohikoa baino lehenago iragarri ditu datak, prezio berezi mugatu bat jarri dau martxan, artistak jakinarazo aurretik.
Bederatzi edizino jarrairen ondoren, publikoaren hazkunde iraunkorrak, inpaktu kulturalak eta nazinoarteko proiekzinoak, Dantz Festival musika elektroniko garaikidearen estaduko eta Europako erreferentziako topaketea konbertidu da.
2017an sortu zanetik, Dantzek nazinoarteko eszenako artista eraginkorrenetako batzuk hartu ditu, techno klasikoaren proposamenak, abangoardiako elektronika garaikidearen ordezkari nagusiak eta ikus-entzunezko narratiba barriak buztartuz.
Ibilbide artistikoa
Dantz Festivalek nazinoarteko musika elektronikoaren eszenako izen enblematiko eta nabarmenenetako batzuk hartu ditu, tokiko artistak eta estaduko proposamen erreferentzialak ondoan izanik.
Jaialdiko eszenatokietatik pasau dira, besteak beste, Jeff Mills, Nina Kraviz, Blawan, John Talabot, DVS1, Dr. Rubinstein, Lena Willikens, Rene Wise, DJ Python, Surgeon, Ellen Allien, Rival Consoles, Nathan Fake, Red Axes, Octave One, Overmono, Helena Hauff, Carista, Matias Aguayo, Oscar Mulero, Sama’ Abdulhadi, Nightmares on Wax eta Session Victim.
Ibilbide artistiko horrek Dantz Festival aurkikuntza, esplorazino eta enigma musikalaren espazio konbertidu dau, publikoak zein industriak autortutakoa. 2025ean, jaialdia Vicious Magazinek Urteko Jaialdi Onenaren sarirako izentau eban, zirkuitu profesional eta mediatikoan dauen garrantzia berretsiz.
Jaialdiaren egun nagusiez harago, Dantz Festival 2026k aste osoko programazinoa jorratuko dau barriro Donostian. Programazino paralelo horrek tokiko kulturea eta musika-sareakaz alkarrizketan dagozen jarduerak, saioak, topaketak eta proposamen artistikoak batuko ditu.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
