III. Noka Ekoizpena programea martxan da
2026-01-02 12:25 ZinemeaZineuskadik sustatu eta koordinetan dauena.
Noka Ekoizpena, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik, Tabakalerearen laguntzeagaz, sustatu eta koordinautako programea da. Programeak tutoretza, laguntzea eta babesa emoten deutse Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean finkatutako emakumezko zuzendari emergenteen film luzeen proiektuei, azken garapen-fasean eta preprodukzinoaren hasieran, produkzino-etxe emergente bategaz batera.
Noka Ekoizpena programeak denporea, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskaintzen deutsee parte-hartzen daben zuzendariei beren filmen azken garapen-fasean, aurrekontu ahalik eta zehatzena eginez, mentoretzeak dirauen artean zinematografiaren esparruan dagozan laguntzak atontzeko aukerea izan deien, bai Eusko Jaurlaritzarenak, bai ICAArenak (Kultura Ministerioaren Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutua), bai nazinoarteko industria zinematografikoaren foro profesionalenak.
Programearen konfigurazinoa taldeka egitea aurreikusten da (zuzendari eta produktore bana), baina alkarregaz edo banaka aurkezteko aukerea be izango da. Banakako zuzendari-proiekturen bat aukeratu ezkero, hainbat produkzino-etxe proponiduko jakoz, mentoretza-prozesuan alkarlanean jarduteko. Zineuskadik prozesu hori erraztuko dau.
Prozesu osoan lau tutore izango dira, hautatutako proiektu bien jarraipena programa osoan zehar egiteko. Ondokoak dira: Clara Lago eta Lina Badenea produkzino arloan; eta, Liliana Torres eta Andrea Jaurrieta sorkuntzearen atalean.
Zineuskadi erakundearen helburu nagusia da Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea dimensino guztietan estrategikoki garatzea eta, esangura horretan, enpresei eta profesionalei Estadu mailan, Europan eta nazinoartean lantzen eta zabaltzen laguntzea, arreta berezia jarrita hizkuntza gitxituetan egindako produkzinoetan eta, batez be, euskeraz egindakoetan. Zineuskadik programa hau eskaini nahi dau, Tabakalerak jorratutako Noka Mentoring ekimenari jarraipena emoten saiatzeko, lehenengo Noka honetan sortzen diran proiektuen produkzino efektiboa bilatu guran, baita hainbat laborategi, inkubategi edo erakundetatik etorri daitekezan beste proiektu batzuena be. Horrezaz gan, proiektu horrrek pantaila handira eroan leikiezan etrkizuneko produkzino-etxeak atondu nahi ditu.
Hautatutako zuzendariak eta produkoreak Noka Ekoizpenatik eskainitako programan parte-hartzeko eta euren proiektuak ahalik eta baldintza onenetan jorratzeko aukerea izan deien, bakotxak 4.000 euroko dirulaguntzea jasoko dau.
Programaren lehen saio presentziala, Tabakaleraren laguntzeagaz, 2026ko martiaren 6an izango da, Tabakaleran bertan, Donostian. Dialdia zabalik egongo da 2026ko urtarrilaren 2tik zezeilaren 6ra (12:00ak arte). 2026ko otsailaren 23an, aukeratutako proiektuen barri emongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
